Hondarribiko Udalak gaur, martxoaren 16a, Itsas Etxea Auditoriumean banatuko ditu III. Olazabal Kirol Sarien irabazleak.
Lau sari banatuko dira :
- Emakumezko Kirolaria: Olatz Arrieta, Beti Prest Belaontzia, Cyara Palenzuela eta Mariasun Quiñones.
- Gizonezko Kirolaria: Iker Amandoz, Ion Areitio eta Ander Vilariño.
- Kirol elkartea /Kirolari taldea: BAT (Bidasoa Atletiko Taldea ), Club Balomano Hondarribia, Club de Judo Ama Guadalupekoa, Hondarribia Arraun Elkartea eta Hondarribiko Itsaskari Baita.
- Kirolarekin zerikusia duen pertsona: Jose Javier Aristizabal (Aristi), Miguel Angel Izquierdo, Jesus Maria Jauregui, Pello Olazabal eta Jose Ignacio Sodupe.
Botua ematea internetez egin da, Udal webgunean, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere.
Gure klubak aurten Jesus Maria Jauregui aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako:
Klubeko sortzailea, klubeko presidente ohia eta egun aktibo jarraitzen duen jokalari beteranoa.

Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean