Atzo, maiatzaren 26a, larunbata, Burgoseko Giza Eboluzioaren Museoan (MEH) gaztetxoentzako Peones pasadoS txapelketaren 2. edizioa burutu zen. Txapelketa oso txukun zuzendu zuen Daniel Ausín, eta arbitro nagusi lanetan Juan Fernando Heras izan genuen, laguntzaile asko izan zituela. Txapelketa goiz eta arratsaldez jokatu zen.
Klubetik Tafall Villanuevatarrak hurbildu ziren, Gorka, Iker eta Ander. Hiruek oso joko ona eta emaitza paregabeak lortu zituzten. Gorka eta Ikerrek beren mailetako lehenengo postua lortu zuten eta Ander bere adinekoetan bigarren izan zen.

Goizean mahai ingurua egon zen, “El ajedrez y la inteligencia humana” izenburuarekin eta, bertan, Eudald Carbonell i Roura, paleontologoa, Atapuercako aztarnetegiko zuzendarikidea, Juan Antonio Montero, Club Magic de Extremadura xake klubeko presidentea, MI David Martinez (Divis) eta GM Pepe Cuenca Chess24-ko aurkezle ezagunak eta Mariano de Pablos, CIMA-koa eta Jaque Al Alzheimer txapelketako antolatzailea izan genituen. Ondoren Juan Antonio Monterok, “Entrenamiento cognitivo a través del Ajedrez” hitzaldia eman zuen eta egun osoan zehar, El Divisek eta Pepe Cuencak Chess24 bidez gertatutako guztia kontatu zuten, arratsaldean partida azkar ahotsuen tartea izan zela. Beraz oso ikusgarria!.
Hau gutxi balitz, bertaratutako guztien laguntzaileek MEH doan bisitatzeko aukera izan zuten, mundu mailan erreferente den lehen ordenako zentro informatzailea, berritzailea eta erakargarria ere dena, arkitektura ikusgarria eta sinbolikoa duena. Publiko guztientzat erakargarria. Arratsaldean, zorte izan genuen eguzkia atera zen, horrela, gure espedizioak Burgoseko La Noche Blanca ospakizuna aprobetxatu zuten, eta Burgoseko hiria kaleko ikuskizunekin ezagutzeko parada izan zuten eta baita disfrutatu ere.
SAilkapenak eman aurretik, antolatzaileek, babesleek eta parte-hartzaileek egindako lan txukuna zoriondu nahi genuke, egindako ekitaldi bikainagatik. ZORIONAK!
II Certamen Peones PasadoS – Podioak
Amaierako Sailkapena Sub-08: hemen
Rk. | H.Z. | Izena | FED | Rtg | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 34 | Gorka TAFALL |
ESP | 0 | 8 | 35 | 0 | 37 |
2 | 11 | Raul DIAZ | ESP | 0 | 7 | 36 | 0 | 31 |
3 | 20 | Antonio IVANOV | ESP | 0 | 5,5 | 38 | 0 | 25,25 |
Amaierako Sailkapena Sub-10: hemen
Rk. | H.Z. | Izena | FED | Elo | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 35 | Iker TAFALL |
ESP | 0 | 6,5 | 36,5 | 0 | 28,25 |
2 | 4 | Asier LOPEZ | ESP | 1117 | 6,5 | 36 | 0 | 32,25 |
3 | 1 | Ibai SANZ | ESP | 1205 | 6 | 37,5 | 0 | 30 |
Amaierako Sailkapena Sub-12: hemen
Rk. | H.Z. | Izena | FED | Elo | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Andres IGLESIAS | ESP | 1639 | 7,5 | 35,5 | 0 | 34,5 |
2 | 38 | Joel RODRIGUEZ | ESP | 0 | 6 | 37 | 0 | 28,75 |
3 | 3 | Juan GOMEZ | ESP | 1213 | 6 | 36 | 0 | 28,25 |
Amaierako Sailkapena Sub-14-18: hemen
Rk. | H.Z. | Izena | FED | Elo | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Jonas PRADO | ESP | 1956 | 6,5 | 35 | 0 | 30,75 |
2 | 2 | Ander TAFALL | ESP | 1869 | 6 | 35 | 0 | 29 |
3 | 4 | Gumersindo FERNANDEZ | ESP | 1727 | 5,5 | 35 | 0 | 24,25 |
Jarraian gure taldekideek egindako argazki xorta: