Gaur III Salou Chess Festivala amaitu da. Apirilaren 28tik maiatzaren 1a arte burutu dena. GM Koganek jzuzendu du jailadia, luxusko taldearekin. Pablo Arranz arbitro nagusia izan da eta Alberto Olivera laguntzaile lanak egin ditu. Jaialdian partida klasikoetako txapelketa bat izan du, partida azkarretako beste bat, haurrentzako sub14 txapelketa bat, xakeari buruzko trivial jokoa eta aurtengo berritasuna, GM López eta Espainiako itxuen ONCE txapelduna den Manolo Palacios Maisu Katalanaren arteko 2 partidetako match interesgarria.

Klubetik ordezkaritza txiki bat hurbildu zen, Goio Uriarte (lehendakaria ata entrenatzailea) klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall talentudun gazteekin. Hiruak Salouz eta hoteleko instalazioez disfrutatzeaz gain, Erritmo klasikoko txapelketan eta blitz txapelketan parte hartu dute. guztiok oso maila txukuna emanez.
Antolatzaile eta babesleei zorionak eman jaialdi eder hau antolatzaeagatik!
Gauena burutzen den ohiko blitz txapelketa apirilaren 28an egin zen 40 jokalarien parte hartzearekin. Zazpi partiden ondoren, Jordi de la Riva (Foment) 6 puntu lortu eta gero garaile izan zen. gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta horrela, Goio Uriartek 7. postua eta Sub2000 onenaren saria jaso zuen eta Ander Tafallek Sub16 onenaren saria, 8. postuan amaitu eta gero. Patxi Morenok 11. postuan amitu zuen blitz txapelketa.
Rk. | H.Z. | Izena | Adina | FIDE | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 3 | De La Riva Aguado Jorge | 2189 | 6 | 29 | 33 | 0 | |
2 | 12 | Dan Teodor | U16 | 1997 | 5,5 | 30 | 33 | 0 |
3 | 1 | Arias Boo Guillermo | 2261 | 5,5 | 29,5 | 32,5 | 0 | |
4 | 7 | Romero Pallares Daniel | 2118 | 5,5 | 28,5 | 31,5 | 0 | |
5 | 4 | Romero Calduch Sergio | 2155 | 5,5 | 27,5 | 30,5 | 0 | |
6 | 6 | Plasencia Martinez Victor | 2133 | 5 | 26 | 28 | 0 | |
7 | 13 | Uriarte Prieto Goio | 1994 | 5 | 24,5 | 27,5 | 1 | |
8 | 25 | Tafall Villanueva Ander | U16 | 1667 | 5 | 24,5 | 27,5 | 0 |
9 | 14 | Caba Torra Joan | 1783 | 4,5 | 25 | 27 | 0 | |
10 | 11 | Madria Garriga Vidal | 2012 | 4,5 | 23,5 | 25,5 | 0 | |
11 | 5 | Moreno Estebanez Patxi | U16 | 2141 | 4 | 29,5 | 33,5 | 0 |
40 jokalarik parte hartu dute.
III Salou Chess Festival 2018 Sub 2300

Partida klasikoetako txapelketa oso bizia eta intentsitate handiako izan da, gazte talentudun indartsuek eta hain gazteak ez ziren beste jokalari eskarmentu handikoek gogor aritu baitira lehian, partida oso erakargarri eta interesgarriak ikusi direla. Beti ere fair Play handiarekin. Lau egunetan jokatutako zazpi txanden ondoren, Dan Teodor (Palacio de Pioneros) txapelketa irabazi du, podiumean Daniel Romero (Palacio de Pioneros-bigarren) eta gure taldekide Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka) lagun izan dituela. Patxik txapelketa irabazteko aukera zituen eta baita abantaila lortu ere, baina azkenean ez du azkeneko partida txapeldunaren aurka irabazi. Ander Tafallk Goio Uriarte gaurko derbia mendean hartu eta gero, txapelketako 9. postua lortu du eta baita 1700-1900 ataleko saria ere. Goio Uriartek, azkeneko txandan galdu arren, txapelketako 16. postua lortu du eta oso kontent agertu da.
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | Ptk. | Des 1 | Des 2 | elo+/- |
1 | 6 | Dan Teodor | 2164 | 6 | 26 | 28,5 | 30,8 |
2 | 4 | Romero Pallares Daniel | 2203 | 5,5 | 29,5 | 33 | 12,2 |
3 | 8 | Moreno Estebanez Patxi | 2126 | 5 | 29,5 | 32,5 | 24,8 |
4 | 5 | Birjukov Sergey | 2169 | 5 | 27,5 | 31 | 5 |
5 | 1 | Castillo Dalmau Albert | 2224 | 5 | 27 | 30,5 | -13 |
6 | 2 | Villar Reymundo Juan Antonio | 2223 | 5 | 27 | 30 | -4,6 |
7 | 3 | Campos Olaya Israel | 2206 | 5 | 25,5 | 28,5 | -13,8 |
8 | 9 | Saldana Caballe Enric | 2098 | 5 | 25 | 28 | -7 |
9 | 17 | Tafall Villanueva Ander | 1857 | 5 | 25 | 27,5 | 53,6 |
10 | 19 | Angles Roca Joel | 1846 | 5 | 24 | 26 | 69,6 |
16 | 13 | Uriarte Prieto Goio | 1917 | 4 | 26,5 | 29 | 5 |
60 jokalarik parte hartu dute
Gure taldekideek egindako argazkiak:
Enlaces de interés
- Clasificación final partidas clásicas
- Clasificación final partidas rápidas
- Match GM López- MC Palacios
- Página oficial del III Salou Chess Festival