Iban Morante Rafael V. Oroigarria Argantzunen. Gureak irabazitako bikain antolatutako txapelketa apartarekin burututako omenaldi unkigarria

(leer en castallano)

Gaur, maiatzaren 19, larunbata, V Memorial Ibai Morante txapelketa burutu da, 16 txandetako sistema ligako blitz txapelketa, Martintxo Xake Taldeak oso txukun Argantzunen (La Puebla de Arganzón) antolatutakoa, zein, kirola gainditu eta  emozioz betetako omenaldia da. Gure taldea bigarren aldiz parte hartu du, eta ziur egon antolatzen den bakoitzean joaten saiatuko garela.

Anaitasun eta xake egun edera pasatzeko asmotan, pasa den urtean lortutako hirugarren postua berdindu edota hobetzeko asmoz, klubetik Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta hurbildu dira. Txapelketan antolatzaileek gonbidatutako 16 taldeek parte hartu dute, 5 minututko partidetako bira bakarreko ligan sisteman.

Hasiera batean txapelketa luzea izango zela zirudiena, oso eramangarria izan da txapelketako zuzendaria Eider Velascok eta Martintxo kluba osatzen duten familiak egin duten lanagatik. Guztiei zorionak ematen diegu eta parte hartzeko gonbidapena eskertzen diegu.

Eguerdia pasata, 8. txanda burutu eta gero hamaiketako ederra izan dugu, bankete bat. Lidergoan jarri ginen hasieratik. Gogoan izan sailkapena partidan lortutako puntuen baitakoa. Ondorengo 7 txandetan taldea oso txukun ibili da, baina bertaratutako talde guztiek egindako lan txukunak azkeneko partidara arte eraman du emozioa eta txapelketako bigarren sailkatua zen Endrokeren aurka parra lortu eta gero, puntu erditik, txapelketako lehen postua lortu dugu. Taldea ondo ibili dela esan badugu, Patxi Morenok eta Goio Uriartek lehenengo eta bigarren mahaietan lortutako 12,5/15 puntuak azpimarratzekoak dira.

Rk. H.Z. Taldea Partidak + = D1 D2
1 6 Hondarribia Marlaxka 15 13 1 1 45 40
2 10 Endroke 15 11 3 1 44,5 36
3 3 Mikel Gurea 15 12 0 3 41,5 36
4 8 Abadiño 15 9 3 3 40 30
5 1 Martintxo A 15 10 2 3 39 32
6 11 Zuri Baltza 15 7 3 5 36,5 24
7 9 Santurtzi 15 5 7 3 32 22
8 7 Barakaldo 15 6 5 4 31 23
9 12 S.A.L. 15 5 3 7 28,5 18
10 5 Buztinzuri 15 5 3 7 26,5 18
11 2 Campillo 15 3 4 8 23 13
12 14 Bodegon 15 3 3 9 22 12
13 16 Martintxo B 15 4 2 9 21 14
14 4 Calasanz 15 2 2 11 18,5 8
15 13 Laudio 15 2 1 12 18 7
16 15 San Viator 15 0 4 11 13 4

Sari banaketaren ondoren pilotalekua jangela bilakatu zen eta parte hartzaile guztiek ikaragarriko bazkari ederra izan genuen, non egindako parrilada plater nagusia izan zen.

Txapelketako antolatzaileei eskerrak eman diegu, jasotako tratu onaren eta egindako txapelketa ederrarengatik. Berriro ere guztiarengatik mila esker eta antolatutako txapelketarengandik zorionak.

ZORIONAK!

Jarraian Marlaxkako espedizioak egindako argazkiak:

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s