Xake partidak Mendeluko Jaietan
Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du. Gaur, igandea, San Isidro jaien barnean, Klubeko Asier Cuestak, bertaratutako guztien aurka, adina guztietako mutil eta neska, gizon eta emakume, Dama eta Xake aldibereko partidak burutu ditu, Patxi Morenoren languntzarekin. Giroa aparta izan da. Datorren urtean berriro ere!