Gure taldeko espedizioaren lan oso txukuna MEH-n (Burgoseko Giza Eboluzioaren Museoan) burututako II. Peones PasadoS Txapelketan

(leer en castellano)

Atzo, maiatzaren 26a, larunbata, Burgoseko Giza Eboluzioaren Museoan (MEH) gaztetxoentzako Peones pasadoS txapelketaren 2. edizioa burutu zen. Txapelketa oso txukun zuzendu zuen Daniel Ausín, eta arbitro nagusi lanetan Juan Fernando Heras izan genuen, laguntzaile asko izan zituela. Txapelketa goiz eta arratsaldez jokatu zen.

Klubetik Tafall Villanuevatarrak hurbildu ziren, Gorka, Iker eta Ander. Hiruek oso joko ona eta emaitza paregabeak lortu zituzten. Gorka eta Ikerrek beren mailetako lehenengo postua lortu zuten eta Ander bere adinekoetan bigarren izan zen.

Gorka, Iker eta Ander Goiorekin eta txapelketako zuzendariarekin, Daniel Ausín-ekin

Goizean mahai ingurua egon zen, “El ajedrez y la inteligencia humana” izenburuarekin eta, bertan, Eudald Carbonell i Roura, paleontologoa, Atapuercako aztarnetegiko zuzendarikidea,  Juan Antonio Montero, Club Magic de Extremadura xake klubeko presidentea, MI David Martinez (Divis) eta GM Pepe Cuenca Chess24-ko aurkezle ezagunak eta Mariano de Pablos, CIMA-koa eta Jaque Al Alzheimer txapelketako antolatzailea izan genituen.  Ondoren Juan Antonio Monterok, “Entrenamiento cognitivo a través del Ajedrez” hitzaldia eman zuen eta egun osoan zehar, El Divisek eta Pepe Cuencak Chess24 bidez gertatutako guztia kontatu zuten, arratsaldean partida azkar ahotsuen tartea izan zela. Beraz oso ikusgarria!.

Hau gutxi balitz, bertaratutako guztien laguntzaileek MEH doan bisitatzeko aukera izan zuten, mundu mailan erreferente den  lehen ordenako zentro informatzailea, berritzailea eta erakargarria ere dena,  arkitektura ikusgarria eta sinbolikoa duena. Publiko guztientzat erakargarria. Arratsaldean, zorte izan genuen  eguzkia atera zen, horrela, gure espedizioak Burgoseko  La Noche Blanca ospakizuna aprobetxatu zuten, eta Burgoseko hiria kaleko ikuskizunekin ezagutzeko parada izan zuten eta baita disfrutatu ere.

SAilkapenak eman aurretik, antolatzaileek, babesleek eta parte-hartzaileek egindako lan txukuna zoriondu nahi genuke, egindako ekitaldi bikainagatik. ZORIONAK!

II Certamen Peones PasadoS – Podioak

Amaierako Sailkapena Sub-08: hemen

Rk. H.Z. Izena FED Rtg Ptk. D1 D2 D3
1 34 Gorka TAFALL
ESP 0 8 35 0 37
2 11 Raul DIAZ ESP 0 7 36 0 31
3 20 Antonio IVANOV ESP 0 5,5 38 0 25,25

Amaierako Sailkapena Sub-10: hemen

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 35 Iker TAFALL
ESP 0 6,5 36,5 0 28,25
2 4 Asier LOPEZ ESP 1117 6,5 36 0 32,25
3 1 Ibai SANZ ESP 1205 6 37,5 0 30

Amaierako Sailkapena Sub-12: hemen

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 1 Andres IGLESIAS ESP 1639 7,5 35,5 0 34,5
2 38 Joel RODRIGUEZ ESP 0 6 37 0 28,75
3 3 Juan GOMEZ ESP 1213 6 36 0 28,25

Amaierako Sailkapena Sub-14-18: hemen

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk. D1 D2 D3
1 1 Jonas PRADO ESP 1956 6,5 35 0 30,75
2 2 Ander TAFALL ESP 1869 6 35 0 29
3 4 Gumersindo FERNANDEZ ESP 1727 5,5 35 0 24,25

Jarraian gure taldekideek egindako argazki xorta:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s