Aurtengo ekainaren 9an eta 10en Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.
2018ko Erdi Aroko Azokako egitaraua
Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!
Anima zaitezte!
2017ko ektaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2016ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2015ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen
2 erantzun “Datorren asteburuan 2018ko Hondaribiko Erdi Aroko Azoka. Anima zaitezte!” sarreran