Aurtengo ekainaren 9an eta 10ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta 21. aldiz, urtero bezala, gure klubak aldibereko partidak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.
2018ko Erdi Aroko Azokako egitaraua
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu ziren. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta bertan antxinako eskrima erakustaldia ikusi, eta beste gauza asko egiteko parada izan da, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.
Mikel Tafall, Ramon Nogues, Asier Cuesta eta Andoni Orube taldeko jokalariek, Jon Irigaray, Tikitafallak, Muñoztarrak, Condetarrak, Hodei Guerrero, Hodei Herrera eta Goio Uriarte laguntzaile moduan, asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu dituzte.
Bertaratutako guztiei mila esker!