
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Soroetako Pilotalekuan, ekainaren 21ean, oteguna, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako eta hauen guraso eta laguntzaileentzako III. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.
Gaur egun arte inskribatuak (ChessResult): hemen
3. Hondarribia-Marlaxka Udaberriko Xake Jaialdia 2018 Sub16 + Guraso/Laguntzaileak
OINARRIAK
JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.
DATA: 2018ko ekainaren 21ean, osteguna.
TOKIA: Soroetako pilotalekua- Jaizkibel Hiribidea 30. Hondarribia (Gipuzkoa)
ORDUTEGIA:
- 16:45ean. Izen-emate baieztatzea
- 17:00ean. Txapelketaren hasiera
- 18:30etan zozketa eta merienda
- 20:00ean. Sari banaketa
MAILA:
- SUB- 16.Parte hartzaileak izenemate egunean jokalari bakoitzak Marlaxkako Eloaren baitako lau mailetan banatuko ditugu: lehenengoa, bigarrena hirugarrena eta laugarrena. FIDE edo FEDA elodunak lehenengo mailan jarriko ditugu. Marlaxkaxko Elorik ez duten jokalariei 0 jarriko zaizkie.
- HELDUAK: Gurasoentzako edo laguntzaileentzako txapelketa (gehienez 20 jokalari).
IZEN EMATEA: – Doakoa – CARLOS: tel: 635 702 745 – torneosxake@gmail.com
– Ekainaren 19a arte, asteartea-
Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea eta eskola edo herria jarri beharko da.
Maila bakoitzeko lehengo sailkatuentzat garaikurrak eta dominak.
Parte hartzaile guztiontzat merienda eta oparien zozketa.
Txapelketa Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/.
ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea
izango dute.
Txapelketan parte hartze Plazak 80 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate
zehatzaren arabera egingo da.
Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
- Buchholz Totala
- Batazbesteko Buchholz-a
- Sonneborn-Berger
Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDEren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte
hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
Animatu!