Elorrioko XVII. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA taldekako xake-azkar lehiaketan bosgarren izan gara. Abadiño Txapeldun

(leer en castellano)

Gaur goizean Ander Tafallek eta Patxi Morenok Euskadiko gazte jokalari onenekin Elorrion  Jesús Iruzubieta maisuaren eskutik teknifikazio ikastaroa zutela aprobetxatuz, XVII. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA taldekako blitz txapelketa jokatzera animatu da klubeko talde bat. Zaldi Baltza Elorrioko xake taldeak antolatutako txapelekta honetan Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta, jardun dira dira, eta txapelketako lehen zatian, Jesus Iruzubietak bigarren maila Goiorekin partekatu du.

Goio, “Iru”, Patxi, Asier eta Ander

Txapelketa Elorrioko Udaletxeko arkupeetan jokatu da 16:30etik hasita, bira bateko liga sisteman, 5 minutu/jokalariko erritmoan. Xake arratsalde atsegin eguzkitsuan izandako lehia gogorraren ondoren, Abadiñok (1) txapelkteta irabazi du, Portugalete (2) izan da eta Zuri Baltzak (3) podiumeko azken kaxoia lortu du. Gure taldeak bosgarren postua lortu du eta gure jokalariek oso kontent agertu dira.

Txapelketa amaitu eta gero Buzkantz Elkartean anaitasun afaria izan dugu. Hau bukatzerakoan  sari banaketa burutu da: lehen hiruek garaikurra jaso dute eta lehenengo laurak Mendraka txakolin kutxa. Honekin xake arratsalde animatuari amaiera eman zaio. Antolatzaileei parte hartzeko gonbitea eta txapelketan eta afarian gurekin izan duten tratu ona eskertu nahi diegu: Mila Esker!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s