Gaur, igandea, uztailaren 29a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVI. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan dira. Uztailaren 21etik 29ra, 139 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Holandako IM Miguoel Admiraalek lortu du, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu erdi gutxiagorekin, 7rekin, GM Maxime Lagarde frantziarrak 2. postua lortu du eta GM Evgeny Postny israeldarrak hirugarren postua, 7 punturekin ere. Sailkapen osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

Aurtengo edizio honetan ez dugu taldeko jokalaririk lehiatzen izan, hala ere, berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.
Txapelketako lotura interesgarriak
Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu: