2018ko Andorrako Irekia. IM Miguoel Admiraal Holandarra irabazle!

(leer en castellano)

Gaur, igandea, uztailaren 29a Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVI. Andorrako nazioarteko Txapelketa bukatu da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izan dira. Uztailaren 21etik 29ra, 139 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira eta sailkapen nagusiko lehen postua Holandako IM Miguoel Admiraalek lortu du, 9 partidatan 7,5 puntu lortu eta gero. Podiumean lagun, puntu erdi gutxiagorekin, 7rekin, GM Maxime Lagarde frantziarrak 2. postua lortu du eta GM Evgeny Postny israeldarrak  hirugarren postua, 7 punturekin ere.  Sailkapen osoa ikusi nahi baduzue, sakatu hemen.

36. Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal

Aurtengo edizio honetan ez dugu taldeko jokalaririk lehiatzen izan, hala ere, berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izan dutela. Luxusko hirukotea, zeintzuk lan txukuna egin dute, bai Openenan eta bai tartean burututako Blitz Grand Prix d’Andorra txapelketan eta Festa Major dEscaldes-Hotel Panorama txapelketetan.

Txapelketako lotura interesgarriak

Jarraian txapelketaren informazio osoa duen loturak ematen dizkizuegu:

Txapelketaren informazioa
Beste loturak
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s