MF Pedro Antonio Gines Espainiako Banakoko sub 16 txapeldun berria. MF Aaron Alonso Garcia estatuko partida azkarretako sub16 txapelduna. Euskadiko taldekiden lan oso txukuna, bertan Patxi Moreno eta Ander Tafall izan ditugula

(leer en castellano)

Uztailaren 23tik 28ra Salobreñan (Granada) Espainiako Banakao Sub16 Xake Txapelketa burutu da modalitate klasikoan ( 90 minutu + 30 segundu jokaldiko), eta uztailaren 28tik 29ra,  Espainiako Banakako Sub16 Xake Azkar Txapelketa  (10 minutu + 5 segundu jokaldiko) eta bertan esukadiko taldeko kide, Patxi Moreno eta Ander Tafall izand ditugu. Euskadiko taldekideek egindakoen gauza onen artean nabarmenena Patxi Morenok partida azkarretan lortutako laugarren postua da. Euskadiko ordezkari guztiei Zorionak!

Ander Tafall, Imanol Toledo, Estibaliz Apellaniz, Patxi Moreno eta Erlantz Caballero

CE Individual Sub 16 – 2018

Atzo amaitu zen Salobreñan 16 urte beherakoen Espainiako erritmo klasikoko txapelketa eta bertan Aragoiko jokalaria den MF Pedro Antonio Gines Esteo,  garaipena lortu zuen, 9 partidetan 7,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak lortu zituen bigarrena izan zen MF Marcos Lianes Garcia,   Madrildarrak. Hirugarren FM Gabriel Quispe Arteaga Madrildarra izan zen 7 puntu lortu eta gero. Gure bi jokalariek Euskadiko taldeko kide txukun aritu ziren eta, zorte pixka bat falta izan zitzaien gauza handiak lortzeko. Patxi Morenok, 6 punturekin, 19. postuan amaitu zuen txapelketa eta Anderrek 5 punturekin, 53. postua. Jarraian sailkapeneko lehehengo 10ak eta Euskadiko ordezkarien emaitzak:

Pos. Rk. Tit. Izena Ptk. APRO FIDE
1 3 FM Gines Esteo, Pedro Antonio  7,5 2131.2 2332
2 2 FM Lianes Garcia, Marcos  7,5 2080.8 2342
3 5 FM Quispe Arteaga, Gabriel  7 2091.0 2297
4 9 Ortin Blanco, Inigo  7 2035.4 2167
5 1 FM Guerra Rivera, Salvador  7 2030.7 2358
6 15 Gomez Carreno, Martin  7 1887.1 2075
7 10 Torcal Miguel, Oscar  6,5 2005.3 2142
8 7 Masague Artero, Guerau  6,5 1984.9 2207
9 4 FM Alonso Garcia, Aaron  6,5 1955.8 2321
10 8 Villacorta Nicolas, David  6,5 1925.0 2179
19 12 Moreno Estebanez, Patxi  6 1960.6 2139
26 61 Toledo Sanz, Imanol  5,5 1943.2 1853
49 25 Estefano Rilova, Fernando  5 1888.7 2035
53 44 Tafall Villanueva, Ander 5 1845.2 1924
105 115 Caballero Acosta, Erlantz  4 1561.9 1552
132 132 Apellaniz Perez, Estibaliz  3 1508.4 1354

CE Individual Rápido Sub 16 – 2018

Atzok arratsaldean eta gaur goizean leku berean Espainiako Banakako Sub 16 Xake Azkarreko Txapelketa burutu da eta bertan Murtziako MF Aaron Alonso Garciak lehen postua lortu du, 9 partidetan 8 lortu eta gero. Puntu berdinak lortu ditu ere biarren izan den Aragoiko MF Pedro Antonio Gines Esteo. Madrilgo MF Marcos Lianes Garcia.hirugarren postua lortu du 7,5 punturekin.  Patxi Morenok lortutako 7 puntuei esker txapelketako 4. postua lortu du eta Ander Tafallek, 4 puntu lortu ondoren, 82. postua lortu du. Jarraian sailkapeneko lehenengo 10ak eta Euskal ordezkariek egindako lana:

Pos. Rk. Tit. Izena Ptk. APRO FIDE
1 47 FM Alonso Garcia, Aaron  8,0 1793.6 1637
2 5 FM Gines Esteo, Pedro Antonio  8,0 1789.3 2043
3 3 FM Lianes Garcia, Marcos  7,5 1783.1 2065
4 1 Moreno Estebanez, Patxi  7,0 1829.7 2139
5 9 Sama Salinas, Hector  7,0 1665.2 1980
6 88 Lagunas Gualda, Guillermo  7,0 1614.2 1438
7 4 FM Guerra Rivera, Salvador  6,5 1838.3 2060
8 10 Prado Lobo, Jonas  6,5 1834.3 1956
9 2 Masague Artero, Guerau  6,5 1821.0 2137
10 48 Buitron Ramil, David  6,5 1755.8 1634
20 14 Toledo Sanz, Imanol  6,0 1673.4 1853
40 45 Estefano Rilova, Fernando  5,0 1668.0 1650
82 11 Tafall Villanueva, Ander  4,0 1522.9 1924
100 105 Caballero Acosta, Erlantz  3,5 1446.6 1315
125 99 Apellaniz Perez, Estibaliz  2,0 1368.1 1374

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute. Amaitzeko Euskal espedizioak egindako argazkiak eta Patricia Claros Aguilarrek adeitsuki pasatakoak. Mila esker!

 ESPAINIAKO BANAKAKO TXAPELKETA SUB 16
Geldiak Azkarrak
Partidak – Chess24 Partidak – Chess24
Sailkapena –  Info64 Saikapena – Info64
Argazki galeria Argazki galeria
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s