Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.
Gaur goizean, 2018ko irailaren 2a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VIII. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.
Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Bost Nazioarteko Maisu (MF) eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal lagun izan duela. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.
Jarraian Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:
Sailkapeneko lehenengo hamarrak
Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du. jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:
Rk. | H.Z. | Izena | FIDE | Kluba/Hiria | Ptk. | D1 |
1 | 4 | FM MIGUEL QUINTERO Francisco | 2272 | Arlutz-Arrasate | 5,5 | 30,5 |
2 | 7 | MUNOZ AVILA Jose Luis | 2128 | Gros X.T. | 5 | 28 |
3 | 3 | FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos | 2292 | Batalla | 5 | 28 |
4 | 14 | GALARZA CENZANO Inigo | 2052 | Fomento Cultural | 5 | 25,5 |
5 | 1 | FM IRUZUBIETA VILLALUENGA Jesus | 2427 | Sestao | 4,5 | 31 |
6 | 13 | PEDRERA LOBATO Javier | 2069 | Fomento Cultural | 4,5 | 24,5 |
7 | 17 | VINAL GUTIERREZ Pedro | 2034 | Oberena C.D. | 4,5 | 24 |
8 | 25 | GARMENDIA ZUBELDIA Daniel | 1823 | Hondarribia-Marlaxka | 4,5 | 21,5 |
9 | 2 | FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio | 2361 | Batalla | 4 | 26,5 |
10 | 24 | TAFALL VILLANUEVA Ander | 1838 | Hondarribia-Marlaxka | 4 | 25,5 |
Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:hemen
Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen. Jarraian VIII. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.
Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Miguel Quintero.
2. Sailkatua: Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Jose Luis Muñoz Avila.
3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€+ Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Carlos Cruz-Lopez Claret.
Bestelako Sariak:
Marlaxkako lehen sailkatutako jokalariari. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Daniel Garmendia Zubeldia.
16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Ander Tafall Villanueva.
Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Carlota Aramendia Ybarra.
1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua+ Senosiain Txistorra: Javier Burgos Arratibel.
60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra + Hiruzta Txakolin Botila+ Senosiain Txistorra: Pedro Viñal Gutierrez.
Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Daniel Oñate del Moral.
Hiruzta txakoli botila zozketa: Francisco Lopez Garcia.
Senosiain Txistorra zozketa: Jesus Iruzubieta Villaluenga.
Senosiain Txistorra zozketa: Aritz Izagirre Alsua.
Senosiain Txistorra zozketa: Aritz Abalia Patiño.
Senosiain Txistorra Alvaro Minonso Torres (sari banaketan ez zegoen)
Jesus Mari Jauregui Echeveste taldekide lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak aelkarteko sortzaile izateaz gain, urteetan presidente izan eta hartutako lanagatik.
Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Senosiain txistorra eta Hiruzta Txakolin Botila bana oparitu zaie.
Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!