2018ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa, Hondarribia Marlaxka bosgarren, Altzaga Leioa txapeldun

(leer en castellano)

Larubatean, irailaren 29an, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-18 txapelketa burutu zen eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan zuen. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-18 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Clara Campoamor Kultur Etxean jokatu zen, 4 txandetako sistema suitzarrean, lau tableroetara. Puntuazio sistema taldeen arteko partidaren emaitza izan zen (garaipenari 2 puntu ematen zion, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu) eta berdinketa desegiteko sistema, tablero guztien puntuen batura. Txapelketa zuzendu eta arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin zituen.

Aurten txapelketara Patxi Moreno, Ander Tafall, Jokin Etxaniz eta Hodei Herrera gaztetxoa osatu zuten taldea. Rankingeko bosgarrenak ginen eta taldearen helburua postu hori hobetzea zen eta zortea oso handia izanda, podiumean postua lortzea.

5. Marlaxka (Elo medio:1662, Des 1: 5 / Des 2: 9,5)
M. Izena Elo FIDE-ID 1 2 3 4 Ptk. BB Elo
1 Moreno Estebanez Patxi 2139 24538663 1 ½ 1 1 3,5 1776
2 Tafall Villanueva Ander 1941 24540781 1 0 1 1 3 1526
3 Etxaniz Mendieta Jokin 1367 54548926 1 0 0 1 2 1493
4 Herrera Hernandez Hodei 0 1 0 0 0 1 1539

Emozio betetako txapelketaren ondoren eta gure lau kideek egindako lantxukunari esker,  txapelketako bosgarren postua lortu genuen eta guztiok egindako lan txukuna kontuan izanda abenduan burutuko den  X. Sub18 Espainiako Txapelketara joateko lanetan hasi gara.

Azken sailkapena:

Rk. H.Z. Taldea Partida  +  =  – D1 D2
1 4 Altzaga Leioa 4 3 1 0 7 11
2 2 Oberena 4 2 2 0 6 11,5
3 10 Club de Ajedrez Sestao 4 3 0 1 6 10,5
4 1 Gros 4 2 1 1 5 10,5
5 5 Marlaxka 4 2 1 1 5 9,5
6 3 Martintxo 4 2 1 1 5 9
7 7 Conteneo – Rey Ardid 4 2 0 2 4 6
8 9 Santurtzi 4 1 1 2 3 8
9 6 Abadiño 4 1 1 2 3 5,5
10 11 Barakaldo 4 1 0 3 2 5
11 12 Arrasate-Arlutz 4 0 1 3 1 6
12 8 Portugalete 4 0 1 3 1 3,5
Txapelketako datuak Chessresults : hemen

Jarraian txapelketako erreortajea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s