Adiskidetasun afaria
Aurten 2019ko Gipuzkoako taldekako xake ligan gure kirol helburuak lortu ditugu: gure jokalariak, gazte nahiz heldu, trebatzea eta ondo pasatzea eta maila guztietan taldeak mantentzea. Helburuak lortuta, liga ixteko Hondarribiko taberna ezagun batean gaur larunbat gauean egindako anaitasun afarian bertaratutako denok kontent agertu gara.
Gipuzkoako taldekako txapelkato sailkapenak, igoerak eta beste jasotzen duen laburpen PDFa: Hemen
Agenda arazoak zirela medio, taldeko batzuk ez dute etortzerik izan, baina, afarian aipatu den bezala, lasai egon daitezela, urtean zehar elkarrekin biltzeko eta afaltzeko beste aukera gehiago izango baititugu. AUPA HONDARRIBIA MARLAXKA!
Hondarribia-Marlaxka Magistrala 2019
Afariaren aurretik klubeko kide batzuk klubean bildu dira 2019ko ligari ganoraz amaiera emateko: afari-aurreko pintxeta txapelketarekin. Txapelketa Patxi Morenok zuzendu, arbitratu eta maisuki irabazi du. Txapelketa 5 minutu finisheko partida azkarretako bi biratako Round Robin (guztiek guztien aurkako sistema tipikoa) izan da. Amaieran emaitza ondorengoa izan da:
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 6 | MORENO ESTEBANEZ Patxi | 2058 | 13,5 | 0 | 13 | 79 |
2 | 5 | MAYO MARTINEZ Manuel | 2189 | 12 | 0 | 11 | 65,5 |
3 | 3 | TORRES GANUZA Francisco Javier | 2022 | 7,5 | 1 | 7 | 31,25 |
4 | 1 | URIARTE PRIETO Goio | 1923 | 7,5 | 1 | 7 | 31 |
5 | 8 | TAFALL VILLANUEVA Ander | 1917 | 5 | 1 | 5 | 25,5 |
6 | 2 | CRUZ-LOPEZ CLARET Antonio | 1861 | 5 | 1 | 4 | 17,5 |
7 | 7 | NOGUES FERNANDEZ Ramon | 1951 | 4,5 | 0 | 3 | 19,25 |
8 | 4 | ARRI MARTINEZ Iker | 1667 | 1 | 0 | 1 | 5 |
Txapelketaren informazio osoa ChessResultsen: Hemen