Gaur FICOBAn, 15:00etatik 19:00etara, Bidasoa Txingudiko Eskolarteko Kirol jaialdia burutu da Bidasoaldeko Partzuergoak antolatuta.
Bidasoa ibaiaren bi aldeetako 500 bat gaztetxo Bidasoaldeko Kirol Klub ezberdinen proposamenekin ondo pasatzeko aukera izan dute. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, aurreko edizioetan egindakoarekin jarraituz, bertaratutakoentzako zortzi taula jarri ditu eta xake erraldoia. Hauek etengabe erabiliak izan dira, jokatzen bazekitenengatik eta baita lehen aldiz xakean jokatu dutenengatik. Asier Cuesta, Carlos Pascual, Mikel Tafall eta Goio Uriarte gure kideen laguntzaz, jai giro apartan, bertaratutakoek xakearekin oso ondo pasatzeko aukera izan dute berriro ere.
One thought on “Bidasoa-Txingudi 2019ko Eskola Kirola Jaialdia. Beste urte batez Xakea izan dugu”