2019ko Andorrako Irekia. Enrike Oiarzabal gure taldekideak udako nazioarteko txapelketa garrantzitsu hau berriz zuzenduko du

(leer en castellano)

Datorren uztailaren 27tik abuztuaren 4ra Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVII. Andorrako nazioarteko Txapelketa burutuko da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren  Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izango dira.

2018ko Andorrako Irekiko garailea IM Miguoel Admiraal

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!

Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberias

San Pedro eta San Martzial jaietako Irun Hiria I. Xake Jaialdia giro apartan ospatu da gaur eguraldia lagun izan dugula

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean, eguraldi politarekin Palmera Montero guneko plazan burutu da, gure klubak Irungo Udalaren, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta Telepizzaren laguntzaz antolatutako I. Irun Hiria Xkae Jaialdia. Carlos Pascualen zuzendaritzapean, Iker Arri, Mikel Tafall, Ricardo Campos, taldekideen laguntzarekin eta Zarauzko xake klubeko Erik Juezen laguntzarekin. Bertan 16 urte baino gazteagoak diren 51 gaztetxo izan ditugu. Eta absolutuan 23 jokalari. Txapelketa 6 txandetako Suitzar sistemako, 15 minutu finish partida azkarretara jokatu da. Txapelketaren erdian parte hartzaile guztiek meriendari goxoa izan dute. Jarraian txapelketako azken hiru txandak burutu ondoren,  Mónica Martínez Irungo Udaletxeko Hiritarren Parte Hartze ordezkariak,  Iker Arrik (Klubeko presidentea) eta  Carlos Pascualek (txapelketako zuzendaria, arbitro nagusi eta Marlakxako monitore) banatutako sariak jaso dituzte xake arratsalde ederrari amaiera emanez.

Jarraian taldekideek egindako argazkiak:

JAIALDIKO SAILKAPENAK:
Lehenengo mailakoa

Rk. H.Z. Izena Elo Kluba P. D1 D2 D3
1 1 CASADO URIARTE Iker 1346 Zararutz – Zarautz X. T. 5 22 1600 15,5
2 13 ARTETXE MARTIN Jokin 1000 Zarautz – Zarautz X. T. 4,5 23,5 1473 15,5
3 6 ARRETXE AMIANO Aimar 1067 Hondarribia – Marlaxka 4,5 18,5 1277 13,5
4 3 SARASKETA IRASTORTZA Oier 1121 Zumaia – Zumaia 4 20,5 1386 13,5
5 7 GUERRERO ESCUDERO Hodei 1060 Hondarribia – Marlaxka 4 19,5 1364 13,5
6 2 MUÑOZ FERREIRA Ibon 1148 Hondarribia – Marlaxka 4 19 1289 13
7 8 DOMINGUEZ LOPEZ Markel 1051 Errenteria – Beraun Bera 3 21,5 1236 14,5
8 4 SAN JOSE BITOUN Tepea 1090 Pasaia – Pasaia Lezo Lizeoa 3 16,5 916 12
9 12 ETXEBESTE BOLINAGA Jurgi 1011 Arrasate – Arlutz-Arrasate 3 15,5 992 10
10 10 LAPORTE ALZOLA Danel 1022 Hondarribia – Marlaxka 3 15,5 927 11
11 5 INTXAURRANDIETA OIARTZABAL Ioritz 1068 Donostia – Gros Xake Taldea 3 13,5 971 9
12 9 AUSIN RUBIO Beñat 1042 Irun – Landetxa 2 21 1074 14
13 11 CABELLO VIÑA Suhar 1013 Irun – Landetxa 2 19 1001 13
14 16 CONDE ESTEBAN Telmo 970 Hondarribia – Marlaxka 2 11 728 8
15 15 QUIÑONES GONZÁLEZ Ander 978 Irun – Landetxa 1 15 605 11
16 14 LOPEZ-CARRASCO GOÑI David 980 Irun – El Pilar 0 16,5 130 11
Bigarren mailakoa

Rk. H.Z. Izena FIDE kluba P. D1 D2 D3
1 1 IBARBURU GOMES Iker 963 Irun – Landetxa 5 22 1442 15
2 11 VERNIER URTASUN Jon 890 Hondarribia – Marlaxka 5 20,5 1370 14
3 3 CALDERERO APEZTEGIA Aaron 954 Irun – Landetxa 4,5 22,5 1383 15,5
4 13 MUÑOZ FERREIRA Adur 884 Hondarribia – Marlaxka 4,5 21 1278 14
5 5 PEREZ ORTIZ Markel 951 Irun – Landetxa 3,5 18 943 13
6 6 REKALDE RODRIGUEZ Manex 943 Irun – Eguzkitza 3,5 14,5 836 9,5
7 9 LAPORTE ALZOLA Goretti 910 Hondarribia – Marlaxka 3 22 1128 15
8 12 FRAILE GARCIA Ekain 888 Irun – Landetxa 3 19 1014 12,5
9 4 BRUÑA SANCHEZ Xabat 952 Hondarribia – Marlaxka 3 19 987 14
10 8 HINOJOSA ARTEAGA Gael 942 Hondarribia – Marlaxka 3 17,5 919 11
11 16 CONDE ESTEBAN Ander 842 Hondarribia – Marlaxka 2,5 13 663 9,5
12 2 FLORES VIERA Ricardo 956 Hondarribia – Marlaxka 2 18 792 13
13 14 RIO ILLARRAMENDI Diego 872 Irun – Landetxa 2 17 754 11,5
14 7 REKALDE RODRIGUEZ Mikaela 943 Irun – Eguzkitza 2 13,5 598 9
15 15 FRANCO GARRALDA Daniel 852 Irun -Landetxa 1,5 16 558 11
16 10 RAMOS GUTIERREZ Alex 902 Irun – Eguzkitza 0 14,5 0 9,5
Hirugarren mailakoa

Rk. H.Z. Izena FIDE Kluba P. D1 D2 D3
1 11 ETAYO DELGADO Asier 700 Iruña – Berriozar 6 21,5 1723 15
2 4 AUSIN RUBIO Julen 819 Irun – Landetxa 5 21,5 1180 14
3 12 GARCIA DIAZ Ekain 700 Zumaia – Zumaia 4 22 1030 14,5
4 14 INTXAURRANDIETA OIARTZABAL Enaitz 700 Donostia – Gros Xake Taldea 4 21 955 13
5 2 FLORES VIERA Carolina 836 Hondarribia – Marlaxka 4 20,5 999 14
6 15 ODRIOZOLA COSCOLIN Carlo 700 Irun – Txingudi 3,5 23 968 14,5
7 10 CALLEJA GONZALEZ Naroa 700 Barakaldo – Barakaldo X. T. 3,5 21 967 13
8 5 RIO ILLARRAMENDI Alejandro 767 Irun – Landetxa 3,5 15,5 663 10,5
9 8 ARTOLA CASTILLO Danel 700 Irun – Eguzkitza 3,5 15,5 661 10
10 7 AIZPURUA AMUNARRIZ Ibai 700 Hondarribia – Marlaxka 3 16,5 704 11,5
11 3 ENPARAN MENDES Aia 828 Hondarribia – Marlaxka 2,5 16,5 627 11
12 6 AGUINAGALDE CAÑAL Ibai 763 Irun – Toki Alai 2,5 13 454 8,5
13 18 VELAZQUEZ FLORES Telmo 700 Hondarribia – Marlaxka 2 19 470 12,5
14 13 GARCIA SEGOVIA Kevin 700 Irun – Eguzkitza 2 18,5 544 12,5
15 1 VAZ LORENZO Telmo 841 Irun – Toki Alai 2 15 406 10,5
16 16 VEGA HERNANDEZ Uxue 700 Irun – Eguzkitza 1,5 14 176 10
17 17 VELAZQUEZ FLORES Manex 700 Hondarribia – Marlaxka 1 14,5 0 9,5
18 19 PERAITA SOBRINO Iñigo 700 Gazteiz – Marianistas 0,5 15,5 485 9,5
19 9 BAYO OYANGUREN Ekain 700 Zumaia -Zumaia 0 13,5 0 9
Absolutoa

Rk. H.Z. Izena FIDE Kluba P. D1 D2 D3
1 2 DIEZ VIERA Oscar 1890 Irun – Irun 6 21,5 2240 13,5
2 3 CALLEJA GONZALEZ Unai 1738 Barakaldo – Barakaldo X. T. 5 23 1729 15
3 5 MOREIRO SANCHEZ Silvestre 1426 Hondarribia – Marlaxka 4,5 17,5 1399 11,5
4 1 GARCIA LAFUENTE Roberto 2066 Donostia – Fortuna 4 22,5 1635 14
5 21 SABARIS GARCIA Christian 0 Pontevedra – Portonovo 4 19,5 1382 12,5
6 16 HERRERA HERNANDEZ Hodei 0 Hondarribia – Marlaxka 4 19 1311 12,5
7 15 GUERRERO MANSO Juan Antonio 0 Hondarribia – Marlaxka 4 18,5 1262 11,5
8 6 TAFALL SOREASU Mikel 1400 Hondarribia – Marlaxka 3,5 20 1341 13
9 14 GLINCHENKO Bogdan 0 Ucrania – Ucrania 3,5 17,5 1235 10,5
10 10 BRUÑA PERAITA Juan Senen 0 Hondarribia – Marlaxka 3 22,5 1414 14,5
11 12 CONDE KURTH Pablo 0 Hondarribia – Marlaxka 3 22 1391 15
12 7 BURGOS ARRATIBEL Javier 1389 Donostia – Gros X. T. 3 20 1220 13,5
13 8 MUNOZ MOARES Ibon 1330 Hondarribia – Marlaxka 3 17 1128 12
14 18 PRIETO RIVADA Andres 0 Irun – Irun 2,5 16,5 1030 11,5
15 9 AUSIN CALVO Juan Carlos 0 Irun – Irun 2 19 981 13
16 13 ETAYO ALVAREZ David 0 Iruña – Berriozar 2 18 1022 12,5
17 11 CALLEJA ASTARLOA Inaki 0 Barakaldo – Barakaldo X. T. 2 17 920 12
18 19 RAMOS REGATOS Angel 0 Irun – Irun 2 15,5 910 11
19 22 SARASKETA OSA Aitor 0 Zumaia – Zumaia 2 12 753 7
20 17 INTXAURRANDIETA EZKURRA Gotzon 0 Lezo – Lezo 1 14 655 9,5
21 23 VEGA URTIZBEREA Mikel 0 Irun – Irun 1 13 648 8,5
22 20 RUAH MENDES-VILLAHOZ Israel 0 Irun – Irun 1 10,5 565 7
23 4 ARRI MARTINEZ Iker 1651 Hondarribia – Marlaxka 0 13,5 0 9

Ondoren, sari banaketan egindako argazki sorta ederra:

Datorren larunbatean burutuko den Irun Hiria I. Xake Jaialdiko izen emate datorren ostegunean amaituko da. Animatu!

(leer en castellano)

Irungo San Pedro eta San Marcial Jai Nagusien egitarauaren barnean  gure klubak 2019ko Ekainaren 22an, larunbatean Irungo Palmera Montero Gunean antolalatuko duen xake jaialdian parte hartzeko izen ematea datorren ostegunean amaituko dela gogorarazten dizuegu. Animatu zaitezte!

I. IRUN HIRIA (ABSOLUTUA+SUB 16) XAKE JAIALDIA

JAIALDIKO OINARRIAK – PDF

JOKO SISTEMA: 6 Txandetako Suitzarra, 15’ finish erritmoan.

DATA: 2019ko Ekainaren 22an, Larunbata.

TOKIA: Palmera-Montero Gunea, (Irun, Gipuzkoa).

ORDUTEGIA:

  • 15:45ean. Izen-emate baieztatzea.
  • 16:00etan. Txapelketaren hasiera.
  • 20:00etan. Sari Banaketa.

MAILAK:

  • ABSOLUTUA
  • SUB- 16. jokalarien indarraren araberako Lau maila ezberdin, (FIDE eloa, Promesak eloa*, edo Elorik gabekoa).
    * (Hondarribia Marlaxka X.K.ko txapelketetan parte hartzen lortzen den Eloa)

IZEN EMATEA: – Doakoa – CARLOS: Tel: 635 702 745 – torneosxake@gmail.com
– Ekainaren 20ra arte, osteguna-
Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea, Kluba (eskola), herria eta Absolutuan edo Sub16an parte hartuko duen jarri beharko da.

Absolutuen sariak: 6 Lehenentzako; lehenengo <1600 Eloduna; eta lehenengo Elo=0 jokalaria (ez dira bateragarriak).

Jaialdiko parte hartzaile guztiontzat Pizza, Edaria eta Domina.

Txapelketa taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta

Animatu!

JAIALDIKO OINARRIEI ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Txapelketan parte hartze palaza mugatuak daude eta  eta izen emate zehatzaren arabera egingo da:

  • Absolutua: Plazak 50 jokalarietara mugatua.
  • Sub16: Plazak 80 jokalarietara mugatua.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Perfomance Recursiva
  • Batazbesteko Buchholz-a

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren xake azkarrerako legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

Euskadiko Blitz Txapelketa 2019 Bergaran Marlaxkako ordezkaritzarekin. MF Adrian Martinez txapeldun, IM Mikel Huerga bigarren eta Patxi Moreno hirugarren

(leer en castellano)

Gaur 2019ko ekainaren 16an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu da, Miguel Ángel Muela Euskadiko Xake Federazioko Presidentea denak zuzendutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.

Ander Tafall eta Patxi Moreno goizean banakakoa jokatu dute eta arratsaldean, Imanol Toledo eta Erlatz Caballero taldekide izan dituztela, Esukadiko Xake federazioak gonbidatutako Euskadi sub 18 taldearekin aritu dira.

Euskadiko Blitz Txapelketa Banaka:

Patxi Moreno 3. sailkatuaren saria jasotzen

Goizean banakakoa jokatu da eta bertan garaipena FM Adrian Martinezek lortu du. Patxi Morenok burututako lana goraipatzekoa da, ze txapela oso gertu izan du, baina, azkenean merituzko hirugarren postua lortu du. Txapelketako azken sailkapena ondorengoa izan da:

2019 Euskadiko blitz txapelduna: FM Adrian Martinez
Rk. H.Z. Izena Elo Fed. Ptk. D1 D2 D3
1 3 FM Martinez Fernandez Adrian 2311 Biz 8,5 60 73,5 53,5
2 1 IM Huerga Leache Mikel 2452 Nav 8,5 58 71,5 52
3 6 Moreno Estebanez Patxi 2151 Gip 8 61 72,5 49
4 2 FM Astasio Lopez David 2389 Ala 8 59 72 49
5 4 Pena Duarte Fabian Dario 2237 Ala 7 56,5 68 44
6 9 Alfaro Garcia Del Cerro Juan L 2131 Gip 7 49,5 60,5 39
7 15 Zabala Perez Aritz 2060 Biz 6,5 60,5 70 43
8 28 Pascual Garcia Martin 1773 Nav 6,5 56 69 41
9 7 Barbazan Bilbao Xabier 2140 Biz 6,5 53,5 66,5 39,5
10 14 Gonzalez Pereira Asier 2076 Biz 6,5 46 56 29,5
11 11 Toledo Sanz Imanol 2120 Biz 6 57 69 42
12 5 Villalta Bustillo Igor 2201 Ala 6 51,5 63 37,5
13 10 Llano Olabarrieta Joseba 2125 Biz 6 51 64 36,5
14 20 Malon Insausti Andres 1926 Nav 6 49,5 62 31
15 12 Ramos Dominguez Joaquin 2107 Nav 6 44 52 31
16 16 Huarte Zozaya Aitor 2038 Nav 5,5 60,5 69 43
17 30 Aranzabal Aguirre Xabier 1543 Gip 5,5 50,5 62 33,5
18 8 Morante Rafael Aritz 2132 Ala 5,5 46,5 58 30
19 29 Pelegrin Gomez Hugo 1740 Ala 5,5 39 45 24,5
20 25 Caballero Acosta Erlantz 1836 Biz 5 53 62,5 32
21 24 Garjon Modrego Miguel 1868 Nav 5 52 63,5 34
22 27 Roviralta Montero Axel 1787 Nav 5 51 58 30
23 17 De Las Heras Figueroa Rodrigo 1969 Ala 5 47,5 57 29
24 19 De Pablos Fernandez Mariano 1928 Can 5 44 52,5 27
25 23 Larios Villa Francisco Javier 1870 Ala 5 44 51 25
26 13 FM Ros Eskisabel Jose Ramon 2098 Gip 4,5 54,5 62,5 34
27 18 Zubizarreta Riego Mikel 1942 Ala 4,5 49 57 25
28 26 Tapia Santamaria Jorge 1806 Ala 4,5 40 46,5 25
29 21 Izagirre Alsua Aritz 1905 Gip 3,5 45,5 52,5 17,5
30 22 Tafall Villanueva Ander 1882 Gip 3 45,5 53,5 22
31 31 Pascual Buisan Miguel Angel 1102 Nav 1 42,5 49 7
32 32 Santos Juan M 0 0 40,5 47 0

Euskadiko Blitz Txapelketa Taldeka:

Euskadi Juvenil taldea laugarren izan da: Patxi Moreno, Imanol Toledo, Ander Tafall eta Erlantz Caballero

Arratsaldean taldekakoa jokatu da eta bertan Euskadi Sub18 edo jubenilean parte hartu dute eta merituzko bosgarren postua lortu. merezitako txapela Sestaok lortu du:

2019ko taldekao txapelduan Sestao: Sergio Trigo, Jesus Iruzubieta, Mario Gomez eta Fernando Estefano.
El campeón por equipos 2019 Sestao.
Rk. Taldea D1 D2 D3
1 Sestao 39,5 35 24
2 San Viator 37 35 24
3 I. Zaldunak 34,5 29 20
4 Ansoain 29 24 17
5 S. Euskadi Juvenil 26,5 24 17
6 Endroke 26,5 22 16
7 Martintxo 21 15 11
8 Oberena 20 14 11
9 C.A. Elkano 19 13 11
10 Abadiño 18,5 11 10
11 Arrasate/Bergara 16,5 14 11
12 B. Gorbea/ Egidazu 13 7 6
13 Zaldi Beltza 11 4 4

Argazkiak: Edier Velasco, Jose Manuel Toledo eta FVA-EXF (Mila esker guztioi)

Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): hemen

Banakako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Azkoitian 2019 Gaztedi-Kutxabank Fundazioa Txapelketako finalak jokatu dira gaur Bidasoaldeko ordezkaritza zabalarekin

(leer en castellano)

Gaur goizean Azkoitiako Anaitasuna Kakute taldeak antolatutako eta Gipuzkoako Xake Federazioaren laguntzaz, Gaztedi -Kutxabank fundazioa 2019 txapelketako finalean gure Xake Eskolako hiru talde izan ditugu (Hondarribia-Marlaxka, Marlaxkako Dragoiak eta Marlaxkako Panterak) eta Irungo Landetxako beste talde bi (Irungo Lagunak eta Irungo Magoak) Bidasoaldeko ordezkari. Gaztetxo guztiok oso ondo pasatzeaz gain, oso txukun aritu dira. Zorionak!!!

GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK FUND.  – AZKOITIA 2019, lehen Kutxa izenarekin ezaguna zen eta desagertutako horren ordezkoa da. Xakea eta honen balioak gazteen artean zabaltzeko promozio jaialdia. Antolaketa oso ona izan da eta horrexegatik hemendik jaialdiko zuzendariari Txelu Fernandezi zorionak ematen diogu eta baita Anaitasuna kakute klubeko lagunei bikain egin dutelako.

Gure ordezkarien helburua aurten parte hartzea zen, ondo pasatzea eta ahal zuten xakerik onena ematea, eta esperintzairekin ikastea, eta helburuak ondo bete dira!!!

Handiak mailako sailkapena ondorengoa izan da.

Rk. H..Z. Taldea Part. + = D1 D2 D3
1 1 Gros -A- 5 5 0 0 10 50,5 18
2 2 Gros -B- 5 4 0 1 8 50 15,5
3 11 Gros -D- 5 3 1 1 7 42 12
4 5 Arrasate-Arlutz -A- 5 3 0 2 6 63,5 11,5
5 10 Zarautz 5 2 1 2 5 60 9
6 3 Gros -E- 5 2 1 2 5 51 8,5
7 12 Gros F 5 2 1 2 5 38,5 10
8 6 Domusa-Xaputarrak 5 2 0 3 4 54,5 8,5
9 9 Gros -C- 5 1 2 2 4 51 9
10 4 Hondarribia-Marlaxka 5 2 0 3 4 38 9
11 7 Anaitasuna X.E. 5 1 0 4 2 48,5 6
12 8 Irabazleak 5 0 0 5 0 52,5 3

Eta Txikiak mailako sailkapena ondorengoa:

Rk. H.Z. Taldea Part. + = D1 D2 D3
1 12 Zurriola -A- 5 4 1 0 9 62,5 15
2 7 Fantasmikoak 5 4 1 0 9 52 18
3 1 Marlaxkako Dragoiak 5 3 1 1 7 61 14
4 9 Arrasate-Arlutz -B- 5 2 3 0 7 52 14
5 18 Zurriola -D- 5 3 1 1 7 49,5 13,5
6 20 Zurriola -C- 5 3 1 1 7 47,5 11,5
7 13 Zurriola -H- 5 2 2 1 6 55,5 9
8 11 Gros -A- 5 3 0 2 6 55 10,5
9 2 Irungo Lagunak 5 3 0 2 6 48,5 11
10 4 Xake Zaldibi 5 2 1 2 5 51,5 10
11 15 Zurriola -E- 5 2 1 2 5 44 10
12 5 M – AK 5 2 0 3 4 55 10
13 17 Gros -B- 5 2 0 3 4 50,5 8,5
14 6 Xei Xakelariak 5 2 0 3 4 50 8,5
15 19 Zurriola -B- 5 2 0 3 4 45,5 8
16 14 Irungo Magoak 5 1 1 3 3 38,5 6
17 3 Marlaxkako Panterak 5 1 0 4 2 48,5 7,5
18 10 Aranzadi -B- 5 0 2 3 2 46,5 7
19 8 Lijumaja 5 0 2 3 2 44 5
20 16 Zurriola -I- 5 0 1 4 1 42,5 3

Jarraian gaur gure taldekideek eta txapelketako zuzendaria Txelu fernandezek egindako argazkiak:

GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK

Irun Hiria I. Xake Jaialdia (ABSOLUTUA+SUB16). Izen ematea abian da. Animatu!

(leer en castellano)

Irungo San Pedro eta San Marcial Jai Nagusien egitarauaren barnean  gure klubak 2019ko Ekainaren 22an, larunbatean Irungo Palmera Montero Gunean antolalatuko duen xake jaialdiaren berri ematen  dizuegu. Izen ematea abian dela gogorarazten dizuegu. Animatu zaitezte!

I. IRUN HIRIA (ABSOLUTUA+SUB 16) XAKE JAIALDIA

JAIALDIKO OINARRIAK – PDF

JOKO SISTEMA: 6 Txandetako Suitzarra, 15’ finish erritmoan.

DATA: 2019ko Ekainaren 22an, Larunbata.

TOKIA: Palmera-Montero Gunea, (Irun, Gipuzkoa).

ORDUTEGIA:

  • 15:45ean. Izen-emate baieztatzea.
  • 16:00etan. Txapelketaren hasiera.
  • 20:00etan. Sari Banaketa.

MAILAK:

  • ABSOLUTUA
  • SUB- 16. jokalarien indarraren araberako Lau maila ezberdin, (FIDE eloa, Promesak eloa*, edo Elorik gabekoa).
    * (Hondarribia Marlaxka X.K.ko txapelketetan parte hartzen lortzen den Eloa)

IZEN EMATEA: – Doakoa – CARLOS: Tel: 635 702 745 – torneosxake@gmail.com
– Ekainaren 20ra arte, osteguna-
Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea, Kluba (eskola), herria eta Absolutuan edo Sub16an parte hartuko duen jarri beharko da.

Absolutuen sariak: 6 Lehenentzako; lehenengo <1600 Eloduna; eta lehenengo Elo=0 jokalaria (ez dira bateragarriak).

Jaialdiko parte hartzaile guztiontzat Pizza, Edaria eta Domina.

Txapelketa taldeko webgunetik: https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da eta

Animatu!

JAIALDIKO OINARRIEI ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Txapelketan parte hartze palaza mugatuak daude eta  eta izen emate zehatzaren arabera egingo da:

  • Absolutua: Plazak 50 jokalarietara mugatua.
  • Sub16: Plazak 80 jokalarietara mugatua.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Perfomance Recursiva
  • Batazbesteko Buchholz-a

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren xake azkarrerako legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

Atzo eta gaur gure Xake Eskolako ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu eta bertan Ikasleei “Maila Diplomak” eta 3. Jaizkibel Zirkuituko sariak banatu ditugu

(leer en castellano)

Ikasturtea amaitzeko aste bete falta den arren, atzoko egunean Hastapen1eko eta Hastapen2ko ikasturte amaierako jaialdia ospatu zen eta gaur, asteazkeneko hobekuntza Ikastaroko amaierako jaialdia burutu da gure Xake Eskolan 2018-2019 ikasturtearen amaiera ospatu duena.

Ikasturtea oso ona izan da eta taldeak bikainak!

Atzoko eta gaurko saioetan gure ikasleek xake partida batzuk jokatu dituzte eta xake bideo dibertigarriak ikusi. Gero ikasturte amaierako meriendaren tartea heldu da Kasino Zaharreko lorategian. Jarraian ikastaroan parte hartu duten ikasleei “maila diplona” emateko garai heldu da eta ondoren 3. Jaizkibel Zirkuitoko irabazleei saria banatu zaie .

Guztioi mila esker eta Zorionak!

500.000 Bisiten Kopurua Gainditu Dugu! Guztioi Mila esker!

(leer en castellano)

Kaixo guztioi.

Gaurko sarrera guretzako oso berezia da. Gure taldekideentzako eta jarraitzaileentzako egin genuen gure elkarte txikiari buruzko Blog/Webgune xume honen ibilbidea hasi ganuenean, inoiz ez zitzaigun burutik pasa berri hau emango genuenik. Gure ahalegina bikoitza izan da, hasieratik argi baikenuen gure webgunea elebiduna izango zela, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoa. Horretarako elkarri lotutako bi Blog/Webgune berdin-berdinak sortu genituen.

Orotara 502.930 bisita izan ditugu. Euskarazko webgunera 44.183 bisita izan ditugu eta Gaztelaniazko atalera 458.747 bisita.

Bidean lagun asko izan ditugu, laguntza eta babes (hemendik Hondarribiko Udalari mila esker), hala nola, egozpenen eta ulergaiztasun txikiren bat ere. Duela zazpi urte gure webgunea abian jarri genuenean izango zuen oihartzuna zein izango zen ez genekien eta horregatik oso kontent gaude, gure klubeko paretak gainditzeaz gain, gure herritik haratagoko oihartzuna izan dugulako.

logo marlaxka caballito

Zuetako bakoitzari eskerrak ematen dizuegu gure txoko txiki honetara egindako bisitarengatik. Bide batez, beste batzuetan guretik pasatzeko gonbita luzatzen dizuegu, eta bertan zuen iruzkin, iradokizun, kritikak e.a. lagatzea eskertzen dizuegu.

Gure webgunean eta klubean itxaroten zaituztegu!

2019 udako hastapen xake ikastarorako izen ematea abian da

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Udan oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaroa, batez ere, 6 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).

UDAKO XAKE  IKASTAROA

6-14 urte bitarteko haurrentzako Xake Hastapen Ikastaroa

TOKIA: Kasino Zaharra. Damarri Kalea, 1  Hondarribia

EGUNAK:

  1. taldea: Uztailaren 2, 3, 9 eta 10 (lehenengo hamabostaldiko astearte eta asteazkenak)
  2. taldea  Uztailaren 16,17, 23 eta 24 (bigarren hamabostaldiko astearteak eta asteazkenak)

ORDUTEGIA: 16:30etik 18:00etara

KUOTA:  15€ Ikastaro osoa

IZEN-EMATEA: Carlos:  635 702 745

ANTOLATZEN DU: Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

 
Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen

Xake anitz, bero handia, eguzkia eta eurik ez 2019ko Hondarribiko Erdi Aroko Azokan. Informazioa eta argazkiak

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 8an eta 9an Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatu da Hondarribian eta 22. aldiz, urtero bezala, gure klubak aldibereko partidak  eta xake animazioak antolatu ditu goiz eta arratsaldez.

2019ko Erdi Aroko Azokako egitaraua

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutu da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, Kasino Zaharreko lorategian kokatu dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta bertan antxinako eskrima erakustaldia ikusi, eta beste gauza asko egiteko parada izan da, Arma Plaza, Gipuzkoa Plaza, Apezpiku Plaza, Bretxa, Harategi kalea eta Denda kalean zeuden postu ugariak egoki osatuz.

Ander Uranga, Ander Tafall, Patxi Moreno,  Ramon Nogues, Fernando Garcia, Mikel Tafall, Pablo Conde, Andoni Orube eta Carlos Pascual taldeko jokalariek, Tikitafallak, Muñoztarrak, Condetarrak, Asier Cuesta eta Goio Uriarte laguntzaile moduan, asteburuan bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu dituzte.

Mila esker Hondarribiko Udalari beste urte batez bertan parte hartzeko aukera emateagatik eta noski, ekitaldia hain berezia egiten duten parte hartzaileei ere bai, mila esker!