Gaur, ekainaren 2a, igandea, goizeko 10:00etatik aurrera jokatu da Germnikako Arbolako Pilotalekuan Beasaingo Jaietako Loinatz Jaietako Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketaren 49. edizioa Beasaingo Alfil Xake Elkarteak antolatuta.

Euskal Herri guztiko 9 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan dira. Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Ramon Nogues. Gure taldeak oso lan txukuna egin du eta amaieran merituzko 4. postua lortu du.

Goiz osoan zehar, 5 minutuko partida azkarrak jokatu dituzte bertaratutako lau jokalariez osatutako taldeak eta lehia estuan aritu ondoren, txapelketa amaieran sailkapena ondorengoa izan da:
Txapelketa ondoren Alfil elkartera joan dira adiskidetasun bazkarira eta bertan bazkari animatuaren ondoren sari banaketa izan dute. Aitor Aldasoro Beasaingo Alkatea, Leire Artola Kultura zinegotzia eta eta Gipuzkoako Xake Federazioako presidentea den Fernando Markina izan dira bazkarian eta ondoren, Alfileko ordezkariekin batera sariak eman dituzte.

Jarraian gaur Beasainen izandako egun ederreko argazki erreportaje zabala:
One thought on “XLIX. Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketan Fomento Cultural txapeldun. Gure taldeak 4. postua lortu du”