Datorren uztailaren 27tik abuztuaren 4ra Andorrako Xake Federazioak antolatutako XXXVII. Andorrako nazioarteko Txapelketa burutuko da Escaldeseko Panorama Hotelean. Udako txapelketa garrantzitsuenetakoa den honetan zuzendari nagusiak gure lagun onak diren Josep Antoni Rivero, Joan Obregón eta Oscar de la Riva izango dira.

Aurtengo edizio honetan berriro ere, Enrique Oiarzabal gure kidea bertan izan dugu, nazioarteko txapelketa garrantzitsu honetan (eta batera jokatuko diren gaueko txapelketan eta Blitz Sari Nagusian) arbitro nagusi lanak egiten, Javier Oyarzabal eta Santiago Juberías arbitroen laguntza izango duela. Luxusko hirukotea, zeintzuk ziur lan txukuna egingo dute. Zorte on!

One thought on “2019ko Andorrako Irekia. Enrike Oiarzabal gure taldekideak udako nazioarteko txapelketa garrantzitsu hau berriz zuzenduko du”