Jaietako txapelketako 9. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra

(leer en castellano)

Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.

Gaur goizean, 2019ko irailaren 1a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua IX. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.

Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak suitzar sisteman 6 partida jokatu ditu, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituela. Bi Nazioarteko Maisu (MF)  eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.

Jarraian Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:

Sailkapeneko lehenengo hamarrak

Sei txandetan izandako lehia gogorraren ondoren, Marlaxkako FJ Torresek txapelketa irabazi du.  Jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:

R. H.Z. Izena FIDE Kluba Ptk D1 D2 D3
1 11 TORRES GANUZA Francisco Javier 2032 Hondarribia-Marlaxka X.K. 5,5 17 23 2366
2 3 ABALIA PATIÑO Aritz 2176 Easo X.T. – Donostia 5 14,5 23 2271
3 1 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio 2375 Batalla – Irun 5 14,5 22,5 2297
4 15 JUEZ VILLAR Erik 1991 C.Iriondo – Zarautz X.E. 5 11,5 17,5 2003
5 9 MORENO ESTEBANEZ Patxi 2083 Hondarribia-Marlaxka X.K. 4,5 16,5 23,5 2264
6 6 KRUG CORTEGOSO Rodolfo Martin 2144 Hondarribia-Marlaxka X.K. 4,5 13,5 20,5 2062
7 5 MUÑOZ AVILA José Luis 2153 Gros X.T. – Donostia 4,5 13 21 2036
8 27 CANTABRANA GAROÑA Alex 1757 Easo X.T. – Donostia 4,5 13 18 2048
9 2 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos 2295 Batalla – Irun 4 14,5 22 2017
10 10 CORRAL SIERRA Javier 2042 Eguzki – Urnieta 4 14,5 21,5 1906

Ondorengo loturan (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen

FJ Torres 9. edizio honetako txapelduna

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotzia, Alvaro Minondo  Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea, Agurtzane Perez Gipuzkoako Xake Federazioko idazkaria  eta txapelketako zuzendari den Goio Uriarte aritu dira sariak banatzen. Jarraian IX. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Javier Torres Ganuza.

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Aritz Abalia Patiñó.

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Juan Ignacio Alonso Arburu.

Bestelako Sariak:

Marlaxkako lehen sailkatutako jokalariari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Patxi Moreno Estébanez.

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Alexander Larrañaga Juaristi.

1700 Elo azpiko lehen sailkatuaGaraikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Leyre Abrisqueta Zudaire.

Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Julia Urroz López.

60 urtetik gora lehen sailkatua.Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila: José Antonio Pordomingo Gutierrez.

Bestalde, txapelketan solidaritatearentzat ere tartea izan da, gure klubak eta txapeletara hurbildutako batzuk guztira bildutako 90 €rekin Paradores eta Juegaterapia antolatu duten  Gregorio Marañon ospitalea kolorez eta magiaz betetzeko ekimenean parte hartu baitugu.

Sari banaketaren hasieran Hondarribiko Paradorean bi lagunentzako gau bateko egonaldia eman da. Jarraian Txantxangorri jatetxean bi lagunentzako afaria eta Eroski Centerrek oparitutako jakiez osatutako 3 loteen zozketa egon da. Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Hiruzta txakolin botila bana oparitu zaie. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.

Guztioi berriro gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela: Beraiei mila esker!

Hondarribiko Udala

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

Senosiain Carnicería Charcutería

Advertisements

One thought on “Jaietako txapelketako 9. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s