HAURRENTZAKO 2019-2020 XAKE IKASTARO BERRIA IRAILAREN 24AN HASIKO DA

(leer en castellano)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 14 urte bitarteko umeentzako gure Xake Eskolako ikasturte berriari haisera emango dio (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin).
XAKE IKASTAROA 2019-2020
Iraupena: 2019ko irailaren 24tik 2020ko ekainaren 17ra.
Ordutegia:
  • Hastapena 1 + Hastapena 2: asteartetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
  • Tarteko maila 1 + Tarteko maila 2: asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
Prezioa: 20 € hilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo hiruhilabeteko  klaseetara doan joan ahal izango dute, Iraila-Abendua).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoaldeko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia).
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Bertan jarri behar da:

  • Ikaslearen izen abizenak.
  • Taldea eta ordutegia.
  • Gurasoetako baten edo tutore legalaren izen abizenak.
  • Kontakturako posta eta telefono zenbakia.

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Xakeak dituen onurak umeei begira:

Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:

  • Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
  • Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
  • Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Arrazoibide logiko-matematikoa.
  • Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
  • Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
  • Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
  • Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.

One thought on “HAURRENTZAKO 2019-2020 XAKE IKASTARO BERRIA IRAILAREN 24AN HASIKO DA”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s