2020ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna

(leer en castelllano)

Kaixo

Dagoenik 2020ko baimenak eta 2020ko ligarako taldeak izapidetzeko epea ez dugun arren, Azaroak 10ean izango delakoan, Altak eta  Bajak emateaz gain, taldeen indar ordena ere antolatzen joan behar dugu.

Horretarako, urriaren 15 baino lehen, adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Era berean zuen datuak bidaltzea eskatzen dizuegu gure datu basea eguneratu ahal izateko.

Aurten ere, federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz txapelketa ofizialetan parte hartzeko eta taldeetako ligan jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari:

  • Helduok 40 euro urtean.
  • Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean.
  • Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.

Jokatu gabe bazkide izan nahi duenak klubarekin harremanetan jarri.

Gogoan izan klubera bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik dela.

Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da urriaren 15a baino lehenago erantzun diezaguzun klubeko posta elektronikora xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
  • IZEN ABIZENAK:           
  • NAN :
  • JAIOTZE DATA:
  • TELEFONO ZENBAKIA:
  • E-MAIL-a:
  • HELBIDEA:

2020ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)

  • Zein mailatan jokatu nahi zenuke?
  • Gorengoen maila:__
  • Lehenengo maila:__
  • Bigaren maila:__
  • Hirugarren maila:__

Kontuan izanik liga larunbatero jokatzen dela, arratsaldez, urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:                        

  • Partida guztiak jokatzea:______________                                           
  • Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat:________________________________        
  • Partiden erdia jokatzea:________________                                 
  • 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea:______                                           
  • Ez dut ligan parte hartu nahi:___________                                    
  • BESTERIK (adierazi):_____________________               

Eskerrik asko!         

One thought on “2020ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s