Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak eta Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak elkarrekin xakearen hastapen ikastaroa antolatu dute heldu eta adinekoentzat.

Klubaren helburuetako bat xakearen zabaltzea da eta Ondorengo ikastaroarekin heldu eta adinekoei gure kirola ezagutzeko aukera eman nahi diegu, dibertigarria ez ezik, adin guztietan bestelako onurak dituelako:
- hobetze espiritu osasuntsua lantzen du.
- buru-argitasuna eta memoria mantentzen laguntzen du.
- Ikasteko gaitasuna lantzen du.
- nagikeria mentala saihesten du.
- ideia sortzaileak sustatzen ditu.

- Ikastaroaren hasiera: urriaren 14an astelehena.
- Iraupena: ordubeteko 7 sesio, astelehenetan.
- Ordutegia: 19:00etatik-20:00etara.
- Ikasle kopuru mugatua: 12 pertsona
- Nori zuzendua: heldu eta adindunetzat.
- Prezioa: Doan.
- Lekua: Kasino Zaharreko tellatupean. Damarri,1. 20280 HONDARRIBIA
- Izen ematea eta Informazio gehiago: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
One thought on “Heldu eta adinekoentzako xake ikastaroari hasiera emango zaio astelehenean”