1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Batalla por Equipos AJEDREZVASCO
Gaur arratsaldean Euskadiko Kluba/Taldeen Batalla por Equipos AJEDREZVASCO txapelketaren bigarren jardunaldia burutu da Lichess.org plataforman. Bertan bi multzo egin dira eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapelketa honetan, A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Gaurko egunean gure taldeak A taldean jokatu du eta baita oso txukun egin, maila mantenduz. Garaipena Orvinak lortu du (gaurko txapelketako informazioa hemen). Zorionak!!!
Marlaxka Xake
Players | 11 |
---|---|
Puntuación promedio | 1838 |
Average performance | 1821 |
Average score | 12 |
Team page |
1 | patxiq | 24 |
---|---|---|
2 | FanDeGranda | 19 |
3 | danigza | 14 |
4 | NickBobison | 14 |
5 | ikerfort | 12 |
6 | TXIKIGORKA | 12 |
7 | goito | 10 |
8 | Hodei05 | 10 |
9 | etxaniz | 8 |
10 | JURGIDIAZ | 7 |
11 | Mikeltas | 4 |
Gure Xake Eskolako Ekintzak Gaur
Gaur astearteko taldeak Skype bidez klasea jaso ondoren, gure Xake Eskolako ikasleentzat beste txapelketa bat antolatu dugu Lichess-en (informazio osoa hemen). Ikasitako kontzeptuak lantzeko gurkoan gure ikasleentzat itxian egin duguna.
Zorionak guztioi!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!