1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Atzo Aitaren Eguna ospatzeko jai eguna egin ondoren, gaurkoan gure Xake Eskolako ikasleentzat antolatu dugun hirugarren txapelketa burutu da Lichees-n. Gaurkoan txapelketa itxia egin dugu (informazio osoa hemen) eta bertan gure xake eskolako 11 ikasle parte hartu dute.
Zorionak guztioi!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Atzo Aitaren Eguna ospatu ostean, Gaur gure xake Eskolako ikasleentzat Lichess plataforman antolatutako hirugarren xake txapelketa burutu da. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”