1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gaur arratsaldean Batalla por Equipos AJEDREZVASCO Euskadiko Kluba/Taldeen txapelketaren bigarren asteari hasiera eman zaio Lichess.org plataforman. Aresitan aipatu bezala, bertan bi multzo egin dira eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapellketa honetan, egunero A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Gaurko egunean gure taldeak A taldean jokatu du eta merituzko zazpigarren postu alortu (gaurko txapelketako informazioa hemen). Gaurkoan Orvinak irabazi du, Zoronak!!!
Marlaxka Xake
Players | 9 |
---|---|
Puntuación promedio | 1903 |
Average performance | 1905 |
Average score | 17 |
Team page |
1 | FanDeGranda | 21 |
---|---|---|
2 | Altola721 | 20 |
3 | goito | 19 |
4 | Hodei05 | 17 |
5 | ikerfort | 17 |
6 | NickBobison | 16 |
7 | danigza | 16 |
8 | TXIKIGORKA | 13 |
9 | zygomatum | 11 |
Zorionak guztioi!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Gaur Batalla por Equipos AJEDREZVASCO-ren bigarren asteari hasiera eman zaio eta gure taldeak A multzoan zazpigarren postua lortu du. Zorionak! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”