1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gaur arratsaldean Hondarribia Marlaxkaren, Martintxo Xake Taldearen eta Santurtzi Xake Tadearen arteko adiskidetasun norgehiagoka burutu da Lichess plataforman. Taldekako bataila (informazio osoa hemen) animatu honek Martintxoko 12 jokalari, Santurtziko 14 jokalari eta gure klubeko 18 bildu ditu (Martin Krug, Patxi Moreno, Daniel Garmendia, Goio Uriarte, Álvaro Minondo, Louis del Rio, Igor Altolagirre, Hodei Herrera, Iker Tafall, Gorka Tafall, Goretti Laporte, Danel Laporte, Aitor Ecenarro, Jurgi Díaz, Martxel Almandoz, Ekhi Larra , Telmo Velazquez eta Manex Velazquez). Emozioz betetako hasiera ondoren, amaitzeko ordu erdi geratzen zenean, sistema erori egin da eta ez da bueltatu. Beraz, ondorengo emaitzarekin amaitu bada ere, ez dago galtzailerik, denak izan gara irabazle, gure adiskedetasuna eta xake zaletasuna. Zorionak guztioi!!!
1 | Marlaxka Xake | patxiq 26+20+18+16+16+14 | 110 |
2 | Martintxo Xake Taldea | YaroslavKhoroshukh 24+23+17+14+14+14 | 106 |
3 | Club Ajedrez Santurtzi | txitri 20+17+15+14+14+11 | 91 |
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
4 erantzun “Hondarribia Marlaxkaren, Martintxo Xake Taldearen eta SAnturtziko XAke taldearen arteko online adiskidetasun norgehiagoka gaur. Araso teknikoengatik lehenago amaitu da. Gure laguntasuna eta Xake zaletasuna irabazle. Guztioi Zorionak! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran