1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Batalla por Equipos AJEDREZVASCO
Gaur arratsaldean Euskadiko Kluba/Taldeen Batalla por Equipos AJEDREZVASCO txapelketaren hirugarren asteko laugarren jardunaldia burutu da Lichess.org plataforman. Arestian esan bezala, bertan bi multzo daude eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapelketa honetan, A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Gaurko egunean gure taldeak A multzoan jokatu du eta bederatzigarren postua lortu (gaurko txapelketako informazioa hemen), beraz bihar B multzoan jokatuko dugu. A multzoko garaipena Orvinak lortu du. B multzoko garailea gaur (informazio osoa hemen) Gros Xake Taldea izan da .
Gure Xake Eskolako Ekintzak Gaur
Gaur astearteko taldeak Skype bidez klasea jaso ondoren, gure Xake Eskolako ikasleentzat beste txapelketa bat antolatu dugu Lichess-en (informazio osoa hemen). Ikasitako kontzeptuak lantzeko gurkoan gure ikasleentzat itxian egin duguna. Zorionak guztioi!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak horietako asko. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) http://www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
2 erantzun “Gaurko gure Xake Eskolako osteguneko klasearen ondorengo txapelketako eta Batalla por Equipos AJEDREZVASCO-ko emaitzak. Azken honetan A multzoko bederatzigarrenak eta bihar b multozan jokatuko dugu. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran