1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Batalla por Equipos AJEDREZVASCO
Gaur arratsaldean Euskadiko Kluba/Taldeen Batalla por Equipos AJEDREZVASCO txapelketaren hirugarren asteko azken jardunaldia burutu da Lichess.org plataforman. Arestian esan bezala, bertan bi multzo daude eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapelketa honetan, A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Gaurko egunean gure taldeak B multzoan jokatu du eta bigarren postua lortu du (gaurko txapelketako informazioa hemen), beraz bihar A multzoan jokatuko dugu. B multzoko garaipena Martintxo Xake taldeak lortu du. A multzoko garailea gaur (informazio osoa hemen) Covid en Khamouma izan da .
Aste honetako sailkapena ondorengoa izan da:
1. Covid en Khamouma 772 (5)
2. Orvina 733 (5)
3. Vitoria y alrededores 693 (5)
4. Wuhan XT 531 (5)
5. Gros XT 521 (5)
6. Mikel Gurea XK 516 (5)
7. Zuri-Baltza 508 (5)
8. Barakaldo 483 (5)
9. Martintxo XT 443 (5)
10. Marlaxka XT 441 (5)
11. Zurrupa 403 (5)
12. Los Vetados 365 (5)
13. Zubi Ondo 360 (5)
14. Billabona 336 (5)
15. Ortuella 302 (5)
16. Anaitasuna-Kakute 264 (5)
17. CA Danubio 240 (5)
18. Zaldi Baltza 195 (5)
19. Xaputarrak 98 (5)
20. Sakarya 62 (1)
Larunbata arratsaldean Martintxo Xake Taldea, Santurtzi Xake Taldea, Oberena eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen. Txapelketako lotura hemen.
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak horietako asko. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) http://www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
2 erantzun “Gaur burutu da Batalla por Equipos AJEDREZVASCO-ko aste honetako azken txapelketa eta B multzoko taldeko bigarren geratu gara, igoera lortuz. Gogoan izan asteburuan ekitaldi anitz izango ditugula: bihar MArtintxo, Santurtzi eta Oberenaren aurkako taldekako lehia, eta igande goizean 1er Open Escolar. Animatu! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran