1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gaur arratsaldean Hondarribia Marlaxkaren, Martintxo Xake Taldearen, Santurtzi Xake Tadearen eta Oberena Xake Taldearen arteko adiskidetasun norgehiagoka burutu da Lichess plataforman. Taldekako bataila (informazio osoa hemen) animatu honek Martintxoko 7 jokalari, Santurtziko 10 jokalari, Oberenako 16 eta gure klubeko 23 bildu ditu . Guztiok oso serio hartu dute eta lehia borrokatuaren ondoren Oberenal meritu osoz garaipena lortu du. Hala ere ez dago galtzailerik, denak izan gara irabazle, gure adiskedetasuna eta xake zaletasuna. Zorionak guztioi!!!
1 | Oberena | mnavarrocia 58+54+45+45+42+40 | 284 |
2 | Club Ajedrez Santurtzi | cemento 35+32+26+24+24+23 | 164 |
3 | Martintxo Xake Taldea | juegosIbon 30+29+28+27+26+19 | 159 |
4 | Marlaxka Xake | FanDeGranda 24+24+18+16+12+11 | 105 |
Arestian esan bezala, konfinamendua dirauen bitartean xake zaletu guztiontzako igande arratsaldetan txapelketa hauek antolatzen jarraituko dugu. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.chess.com-n izena eman
2) “Yomequedoencasa Xake” (https://www.chess.com/club/yomequedoencasa-xake) klubera gehitzea
3) Igandero, izen ematea itxi aurretik, hau da, 17:00 etatik 15:55era arte izena ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
5) Amaitzerakoan, leiho edo balkoira ateratzea epidemia gelditzeko lan egiten dutenen alde.
Animatu!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) http://www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
6 erantzun “Euskal Herria 4 Lauko txapelketa burutu da gaur Hondarribia Marlaxkaren (Gipuzkoa), Martintxo Xake Taldearen (Alaba), Santurtziko XAke taldearen (Bizkaia) eta Oberenaren (Nafarroa) arteko online norgehiagoka. Adiskidetasun arratsalde animatuaren ondoren garaipena Oberenak lortu du. Guztioi Zorionak! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran