1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Arestian esan bezala, konfinamendua dirauen bitartean xake zaletu guztiontzako igande arratsaldetan txapelketa hauek antolatzen jarraituko dugu. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.chess.com-n izena eman
2) “Yomequedoencasa Xake” (https://www.chess.com/club/yomequedoencasa-xake) klubera gehitzea
3) Igandero, izen ematea itxi aurretik, hau da, 17:00 etatik 15:55era arte izena ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
5) Amaitzerakoan, leiho edo balkoira ateratzea epidemia gelditzeko lan egiten dutenen alde.
Animatu!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) http://www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “250 jokAlari baino gehiago bildu ditu gaur goizean burutu den 1er Open Escolar animatua. PArte hartu duten guztiei eskerrik asko eta zorionak!!!!! Hurrengoaren antolaketa lanak hasi ditugu jada!!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”