1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gure klubaren laguntzarekin, gaur jokatu da Martintxo Xake Klubeko gure lagunek antolatutako “yomequedoencasa Xake” ekimenaren bosgarren txapelketa “6ª semana de encierro“. Guztiok ni etxean geratuko naiz ekimena bultzatzen baitugu. Horrexegatik konfinazioa irauten duen bitartean igandero 18:30etik 20:00etara bitarte, chess.com plataforman xake txapelketa ireki bat antolatuko dugu.
6ª semana de encierro txapelketako sailkapena

Arestian esan bezala, konfinamendua dirauen bitartean xake zaletu guztiontzako igande arratsaldetan txapelketa hauek antolatzen jarraituko dugu. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.chess.com-n izena eman
2) “Yomequedoencasa Xake” (https://www.chess.com/club/yomequedoencasa-xake) klubera gehitzea
3) Igandero, izen ematea itxi aurretik, hau da, 17:00 etatik 15:55era arte izena ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
5) Amaitzerakoan, leiho edo balkoira ateratzea epidemia gelditzeko lan egiten dutenen alde.
Animatu!
One thought on “Gure klubak lagunduta Martintxo Xake Klubak antolatutako “Yomequedoencasa Xake” txapelketaren “6ª semana de encierro” txapelketan oso giro ona egon da gaur. Datorren astean gehiago! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”