Gaur Batalla por Equipos AJEDREZVASCO-ren bosgarren asteari hasiera eman zaio eta gure taldeak B multzoan bigarren postua lortu du eta igoera. A multzoan Covid en Khamouma lortu du garaipena eta B multzoan Billabona. Zorionak!!! Bestetik igandeko 3er Open Escolarrerako loturak jarri ditugu. Animatu zaitezte!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Batalla por Equipos AjedrezVasco XXXI

Gaur arratsaldeanBatalla por Equipos AJEDREZVASCO Euskadiko Kluba/Taldeen txapelketaren bosgarren asteari hasiera eman zaio Lichess.org plataforman. Aresitan aipatu bezala, bertan bi multzo egin dira eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapellketa honetan, egunero A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Aste honetan partidak 18:30ean hasiko dira eta erritmoa 2 minutu + 1 segundo jokaldiko partidako izango da. Gaurko egunean gure taldeak B taldean jokatu du eta bigarren postua lortu eta gero A multzoan jokatuko dugu bihar (gaurko txapelketako informazioa hemen). Gaurkoan B taldean Billabonak irabazi du eta  A multzoan  (informazioa hemen)  Covid en Khamouma taldeak.  Zorionak!!!

Eta hitz eman bezala igandean burutuko den 3er Open Escolar  txapelketarako informazioa ematen dizuegu.

Txapelketak, beste aste batez arrakasta izan du. Hori dela eta, izaten ari den harrera handia duen bitartean, igandeetan elkartuko gara txikiei tarte bat egiteko eta beren xakeaz gozatzeko. Gustatzen zaizkizuen eta jolastera animatzen zaituzteten proposamen berriak bilatzen jarraitzne dugu. Horrek animatu egiten gaitu eta, zuentzat aukera berriak bilatzera bultzatzen gaitu.

Zalantzarik gabe, parte-hartzaileak dira protagonista eta hori da txapelketa guztiak handi egiten dituenak. Berriro lortuko duzue 200 parte-hartzaileetatik gora biltzea? Baietz espero dugu! Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (kartelean dago). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

 
Asteburuko EH-4 txapelketari eta 2. Open escolara txapeketari buruzko gaur apirilak 27 Bidasoko Hitzan agertutako erreportajea. Eskerrik asko Hitza eta Rebeka Ruiz:  Hemen
 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

2 erantzun “Gaur Batalla por Equipos AJEDREZVASCO-ren bosgarren asteari hasiera eman zaio eta gure taldeak B multzoan bigarren postua lortu du eta igoera. A multzoan Covid en Khamouma lortu du garaipena eta B multzoan Billabona. Zorionak!!! Bestetik igandeko 3er Open Escolarrerako loturak jarri ditugu. Animatu zaitezte!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s