1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Batalla por Equipos AjedrezVasco XXXII
Gaur arratsaldeanBatalla por Equipos AJEDREZVASCO Euskadiko Kluba/Taldeen txapelketaren bosgarren astearen bigarren eguneko txapelketa jokatu da Lichess.org plataforman. Aresitan aipatu bezala, bertan bi multzo egin dira eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapellketa honetan, egunero A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Aste honetan partidak 18:30ean hasiko dira eta erritmoa 2 minutu + 1 segundo jokaldiko partidako izango da. Gaurko egunean gure taldeak A taldean jokatu du eta bosgarren postua lortudu (gaurko txapelketako informazioa hemen). Gaurkoan A taldean Gros XT-k irabazi du eta B multzoan (informazioa hemen) Mikel Gurea XT-ak. Zorionak!!!
Gure Xake Eskolako Ekintzak Gaur
Gaur astearteko taldeak Skype bidez klasea jaso ondoren, non ikasle berriak izan ditugu, Ongi etorri Marlaxkara!!!, gure Xake Eskolako ikasleentzat beste txapelketa bat antolatu dugu Lichess-en (informazio osoa hemen). Gaurkoan itxian burutu dugu, klasean ikasitakoa lantzeko. Zorionak guztioi!
Eta hitz eman bezala igandean burutuko den 3er Open Escolar txapelketarako informazioa ematen dizuegu.
Txapelketak, beste aste batez arrakasta izan du. Hori dela eta, izaten ari den harrera handia duen bitartean, igandeetan elkartuko gara txikiei tarte bat egiteko eta beren xakeaz gozatzeko. Gustatzen zaizkizuen eta jolastera animatzen zaituzteten proposamen berriak bilatzen jarraitzne dugu. Horrek animatu egiten gaitu eta, zuentzat aukera berriak bilatzera bultzatzen gaitu.
Zalantzarik gabe, parte-hartzaileak dira protagonista eta hori da txapelketa guztiak handi egiten dituenak. Berriro lortuko duzue 200 parte-hartzaileetatik gora biltzea? Baietz espero dugu! Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (kartelean dago). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.
Asteburuko EH-4 txapelketari eta 2. Open escolara txapeketari buruzko gaur apirilak 27 Bidasoko Hitzan agertutako erreportajea. Eskerrik asko Hitza eta Rebeka Ruiz: Hemen
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Gaur Batalla por Equipos AJEDREZVASCO-ren bosgarren astearen bigarren eguna jokatu da eta gure taldeak A multzoan bosgarren postua lortu. Gros XT-k lortu du A multzoan garaipena eta B multzoan Mikel Gurea XT-k. Goizago, ohiko astearteko klasearen ondoren txapelketa animatua izan dugu ere bai!!! Bestetik igandeko 3er Open Escolarrerako loturak jarri ditugu. Animatu zaitezte!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”