1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gure klubak 40 urte bete ditu aurten, eta GM Miguel Illescas Córdoba-k, Espainiako xakearen historiako handienetakoa Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du, 40 urte bete ditugulako.
Besarkada handi bat, Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoarena!
Gure klubak ordezkaritza izan du kategoria guztietan. Eta gure neska-mutikoak (Hodei, Jurgi, Iker, Gorka, Danel, Goretti, Martxel, Ander, Ekhi, Telmo, Manex, Jon eta Aritz) oso maila onean lehiatu dira gainerako jokalariekin, sailkapeneko posizio txukunak lortu dituzte denak, eta garrantzitsuagoa dena, xake ona garatu dute goizean zehar. Zorionak guztioi!!!! !
- SUB 10
10 urtez azpikoen kategorian, ezagutzen ez genuen gazte talentudun bat izan dugu, eta oso gertutik jarraitu beharko dugu, oso ondo jolasten eta ideia bikainak erakutsi baititu. Azken edizio honetako txapelduna “ninjaG” izan da, ez die inolako aukerarik eman lagunei, eta puntu galdu gabe amaitu egin du txapelketa. 12 partidatan 11’5 puntu lortzea ez da batere erraza, are gutxiago txapelketa horietan ikusten ari garen maila kontuan hartuta. Altzaga Leioa Xake Klubeko Unai García de Ulate merezimendu sosoz sartu da gure txapeldunen zerrendan. Zorionak!
Gainera, bere aitaren hitzak eskertu nahi ditugu. Gure lana aintzat hartzeak jarraitzeko gogo handiagoa ematen digu. Mila esker honen parte izateagatik eta posible egiteagatik.
- SUB12
12 urtez azpikoen kategorian, gure txapeldunak porrot bakarra izan du. Geroago mendekatu duena, berriro ere aurkari berari aurre egin diolako, eta oraingoan puntuak berak lortu ditu. Club de Ajedrez Reina Juanade Tordesillas (Valladolid) xake-elkarteko Darío Hervada Serrano “dariohs”-ez ari gara. Valladolideko izen berriak, gure palmaresarekin bat egiten dutenak.Plazer bat zu ezagutzea, eta ikusiko dugu balentria errepikatzea lortzen duen. Argi dago progresio ona duela, eta ez litzateke harritzekoa berriz ere hemen ikustea. Bejon dizula!
- SUB14
14 urtez behekoen kategorian, “pawn009” gailendu zaio “Hodei05”-ri, nahiz eta gure klubeko diea den Hodei Herrerak bien arteko partidan garaipnea lortu duen. Aitortu beharra dago gure “Hodei05” jokalariak txapelketa handia egin duela, jokatu dituen 8 partidak irabazi baititu, baina oraingoan hori ez da nahikoa izan. Gros Xake Taldeko Alex Odriozolak (pawn009) txapelketako 60 minutuetan 11 partida jokatzea eta 9,5 puntu gehitzea lortu baitu. Lan handi horrek eman dio lehen postua. Bi aldiz ikusi genuen anaiagazteagoa txapeldun izaten bere kategorian. Pozten gaitu bera ere podiumeko goikaldean ikusteak. Zorionak!
Hemen duzue edizio guztien pañamaresa. Zer emango digu hurrengoak? Zuen zain gaude!
“YOMEQUEDOENCASA” txapelketaren 2. edizioa.12. Astea.
Arratsalde honetan txapelketa honen edizio berriaren hirugarren txapelketa jokatu dugu. Konfinamenduaren 12. asteari dagokiona. Igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau martxan mantentzen saiatuko gara, zuen laguntzarekin.
Gaurkoan gure taldeko parte hartzearekin, hauxe izan da podiuma, bertako puntu gorenean Masterarc izan dugu. Zorionak!. Txapelketako informazio osoa: https://lichess.org/tournament/1fFLhW1Z
Hona hemen oinarrizko informazioa:
- Eguna: hurrengo igandeetan.
- Ordua: 18:30etik 20:00etara
- Lekua: lichess
- Aste honetako esteka:
- Puntuatzeko modua: astean 50 puntu lortu ahal izango dira gehienez. 25, sailkapenaren arabera ematen dira, eta beste 25, lortutako puntuen arabera. Aste bakoitzeko txapeldunari 50 puntu emango zaizkio.
PARTE HARTZEKO
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!