Opari handia klubarentzat. Hispaniar xakearen legenda bizia den Julio Grandak, Peruko bere etxetik gure Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du 40 urteurrenagatik, Mila esker maisu! BEstetik gaurko txapelketean emaitzak: Xake Eskolakoa eta AjedrezVasco XXXVIIkoa. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

 

Gure elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta Hispaniar xakearen legenda bizia den GM Julio Grandak, Peruko bere etxetik gure Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du 40 urte bete dituelako.

Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoaren partez eskerrik asko Maisu!

Gure Xake Eskolako Ekintzak Gaur

Gaur astearteko taldeak Skype bidez klasea jaso ondoren, gure Xake Eskolako ikasleentzat beste txapelketa bat antolatu dugu Lichess-en (informazio osoa hemen). Gaurkoan itxian burutu dugu, klasean ikasitakoa lantzeko. Zorionak guztioi!

 

Batalla por Equipos AjedrezVasco XXXVII

Gaur arratsaldean Batalla por Equipos AJEDREZVASCO Euskadiko Kluba/Taldeen txapelketaren bosgarren astearen bigarren eguneko txapelketa jokatu da Lichess.org plataforman. Aresitan aipatu bezala, bertan bi multzo egin dira eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapellketa honetan, egunero A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. Aste honetan partidak 18:30ean hasiko dira eta erritmoa 3 minutu + 2 segundo jokaldiko partidako izango da. Gaurko egunean gure taldeak A taldean jokatu du eta laugarren postua lortudu (gaurko txapelketako informazioa hemen). Gaurkoan A taldean Gros XT-k irabazi du eta  B multzoan  (informazioa hemenCADanubio-k.  Zorionak!!!

 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

One thought on “Opari handia klubarentzat. Hispaniar xakearen legenda bizia den Julio Grandak, Peruko bere etxetik gure Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du 40 urteurrenagatik, Mila esker maisu! BEstetik gaurko txapelketean emaitzak: Xake Eskolakoa eta AjedrezVasco XXXVIIkoa. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s