1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Batalla por Equipos AjedrezVasco XL
Gaur arratsaldean Batalla por Equipos AJEDREZVASCO Euskadiko Kluba/Taldeen txapelketaren seigarren astearen azkeneko txapelketa jokatu da Lichess.org plataforman. Aresitan aipatu bezala, bertan bi multzo egin dira eta egunero, astelehenetik ostiralera jokatuko den txapellketa honetan, egunero A taldeko sailkapeneko 3 azkenak eta B taldeko hiru lehenak multzoz aldatuko dira. gaur partidak 17:30ean hasiko dira eta erritmoa 3 minutu + 2 segundo jokaldiko partidako izango da. Gaurko egunean gure taldeak A taldean jokatu du eta laugarren postua lortu du (gaurko txapelketako informazioa hemen). Gaurkoan A taldean Gros XT-k irabazi du eta B multzoan (informazioa hemen) Billabona-k. Zorionak!!!
Torneig on-line Diada Sant Miquel d’Engolasters
Arratsaldean Batalla del AjedrezVasco XL ondoren, taldeko dozena bat jokalarik, horietako erdia xake eskolako ikasleak, GM Oscar de la Riva lagun onaren gonbidapena onartu dute eta eta berak antolatutako Engolasters-eko jaietarako (Andorra) txapelketa animatuan parte hartu dute. Eta baita oso txukun egin. Mila esker gonbidapenagatik Maisu!
IVªBATALLA CAMPAL X COMUNIDADES
Gaur arratsaldean 20:15etik aurrera Lichess-en Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa hau jokatu da non 321 jokalari bildu dira eta Euskal Herriko taldeak oso txukun egin eta gero 3. postua lortu du. Lehen postua Andaluziak lortu du eta bigarrena Galiziak. Txapelketaren informazio osoa: hemen.
Larunbata arratsaldean 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen. hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Kolombiako Club Deporte Mental taldea, Escuela de Talentos (Argentina) eta Cartagenako (Murtzia) Club Deportivo Ajedrez Lapuerta taldeak konbidatu izango ditugu. Txapelketako lotura hemen.
Igande goizean burutuko den IVº OPEN ESCOLAR txapelketarako loturak

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
Arestian esan bezala, konfinamendua dirauen bitartean xake zaletu guztiontzako igande arratsaldetan txapelketa hauek antolatzen jarraituko dugu. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.chess.com-n izena eman
2) “Yomequedoencasa Xake” (https://www.chess.com/club/yomequedoencasa-xake) klubera gehitzea
3) Igande arratsaldean https://www.chess.com/live#r=194585 txapelketako estekan epe barruan, hau da, 17:00 etatik 15:55era arte izena ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
5) Amaitzerakoan, leiho edo balkoira ateratzea epidemia gelditzeko lan egiten dutenen alde.
Animatu!
2 erantzun “AjedrezVasco txapelketako seigarren asteko bosgarren egunEko jardunaldian A multzoko laugarrenak izan gara. Ondoren marlaxkako parte hartze zabalarekin Andorrako Torneig on-line Diada Sant Miquel d’Engolasters buruta da eta ondoren, 4 BATALLA COMUNIDADES Txapelketako A multzoan garaipena lortu duen euskadi Nafarroa taldearekin jokatu dute. Zorionak!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran