Jardunaldi bikoitza gaur arratsaldean. Alde batetik EH-4 ko taldekakoa, non Salouk garaipena errepikatu duen, eta bestetik AjedrezVasco taldearen lehen banakako suitzarra izan behar zuenaren ordezko Ier Euskal Herria online Arena animatua. Bihar beste bi proposamen interesgarri izango ditugu. animatu!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gaur arratsaldean 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatu da Lichessen.  hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea,  Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Kolombiako Club Deporte Mental taldea, Escuela de Talentos (Argentina) eta Cartagenako (Murtzia) Club Deportivo Ajedrez Lapuerta taldeak konbida ditugu. Bi azkenak arazoak izan dituzte eta ezin izan dute parte hartu, baina, izango dituzte beste aukera. Gauzak horrela lehian 112 lagun bildu dira zazpi talde ordezkatzen eta azkenean, Salou Chess Clubak lehen postua lortu du, Hondarribia Marlaxkak bigarrena eta Martintxo Xake Taldeak hirugarrena. Zorionak parte hartzaile guztioi!!!

Txapelketako lotura hemen.

I Euskal Herria online Arena

Gaur arratsaldean Batalla por Equipos AJEDREZVASCO Euskadiko Kluba/Taldeen txapelketako arduradunek suitzar sisteman banakako txapelketa bat antolatu behar zuten Lichess.org plataforman, baina, arazo teknikoen ondoren, Arena moduko txapelketa antolatu dute eta bertan 44 lagun lehian izan dira, 70 minutuz, 3´+0 blitz partidetan. Gure taldeko jokalari ugari izan ditugu eta baita lan txukuna egin ere bai. Txapelketako informazio guzia: hemen.

 

 

 
Beste aste batez, eskerrik asko parte hartzeagatik. Oso pozik gaude. Horregatik, hitzeman genuen bezala, txapelketarekin jarraituko dugu eta igandeetan elkartuko gara txikienen xakeaz gozatzeko, eta tarte bat emango diegu haurrek elkarrrekin jolas dezaten. Horrek hunkitu egiten gaitu, eta zuentzat guztiontzat aukera eta alternatiba berriak bilatzeko lanean jarraitzera animatzen gaitu.
 
Zalantzarik gabe, parte-hartzaileak dira protagonista eta horiek ekintzak  handi egiten dutenak. 200 parte-hartzaileetara iristea lortuko al dugu? Baietz espero dugu! Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (xakea). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak. 
 
 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

Eta igande arratsaldean chess.com plataforman

yomequedoencasa Xake – 8ª semana de encierro

Arestian esan bezala, konfinamendua dirauen bitartean xake zaletu guztiontzako igande arratsaldetan txapelketa hauek antolatzen jarraituko dugu. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.chess.com-n izena eman
2) “Yomequedoencasa Xake” (https://www.chess.com/club/yomequedoencasa-xake) klubera gehitzea
3) Igande arratsaldean https://www.chess.com/live#r=194585 txapelketako estekan epe barruan, hau da, 17:00 etatik 15:55era arte izena ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
5) Amaitzerakoan, leiho edo balkoira ateratzea epidemia gelditzeko lan egiten dutenen alde.
Animatu!

 

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

One thought on “Jardunaldi bikoitza gaur arratsaldean. Alde batetik EH-4 ko taldekakoa, non Salouk garaipena errepikatu duen, eta bestetik AjedrezVasco taldearen lehen banakako suitzarra izan behar zuenaren ordezko Ier Euskal Herria online Arena animatua. Bihar beste bi proposamen interesgarri izango ditugu. animatu!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s