Lehenik Eskerrak santurtziko xake klubari bidalitako zorion bideo ederragatik. eskerrik asko! Bestetik Berri tristea, batalla por equipos AjedrezVasco txapelketa bertan behera geratu da (momentuz). Arestian hitz eman bezala, jarraian, igandean burutuko den Vº Open Escolar txapelketarako loturak emAten dizkizuegu. eta bide batez, atzo burututako laugarren edizioan gertatutako gogoratzen dizuegu, bertan gure taldekideen artean Iker Tafallek Sub12an lortutako garaipena da emaitzik aipagarriena. Zorionak!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

 

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Lehenik eta behin, bihotzez eskertzen diegu Santurtziko Xake Klubeko lagunei gure klubari 40. urteurreneko zorion-bideoa bidaltzeagatik. Eskerrik asko Santurtziko xakearen familia osoari, aurki elkar topatuko dugulakoan. Bitartean, denok oso ondo egotea opa dizuegu. Besarkada handi bat!!! !

Joan den ostiralean Euskal Herriko Xake Taldeek jokatutako XL Batalla por equipos Ajedrez Vasco txapelketarekin, antolatzaileek amaitu dute jarduera. Eskerrik asko antolakuntzari!!! !

COVID-19arengatik konfinamenduaren azken sei asteetan, Gerardo Fernándezek antolatutako astelehenetik ostiralera, euskal klub/taldeen lehiaketa jokatu da: Batalla por equipos AJEDREZVASCO Taldekako txapelketa Lichess.org-en. Aipatu dugun bezala, taldeak bi multzotan banatuta zeuden, astelehenetik ostiralera egunero txapelketa jokatzen zutenak, A taldeko azken hirurak egunero jaitsiz eta B taldeko lehen hirurak igoz. Eskerrak eman nahi dizkiegu Gerardori eta klub guztietako jokalari parte-hartzaileei ekimen eder honengatik, eta espero dugu berriro ekingo diogula. Eskerrik asko!!! !

Jarraina datorren igandean jokatuko den V OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) loturak

Hau ez da geldituko zuek guztiok posible egiten duzuen bitartean. Hori dela eta, astebete bat gehiago, datorren igandean elkartuko gara toki desberdinetako haurren aurka xakean jolasten . Txapelketako palmaresa ikusita, argi dago leku guztietako jendea ari dela jolasten. Aste honetan aurpegi berriak ezagutuko ditugu? Baietz espero dugu!

Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (xakea). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

 

Atzo burututako IV OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketako oihartzuna

 

Beste igande bat txikienek erantzun diote deiari, eta igande goizetako txapelketa zoragarri hau jokatzera elkartu dira berrioro ere bai. Datorren astean berriz ere zain izango gaituzue. Ez ahaztu, bihar agertuko dira blog honetako esteka berriak, izena eman dezazuen. Zuen zain egongo gara!

Gure klubak ordezkaritza izan du katogoria guztietan. Eta gure neska-mutikoak (Hodei, Jurgi, Iker, Gorka, Danel, Goretti, Martxel, Ander, Ekhi, Telmo, Manex, Jon eta Aritz) oso maila onean lehiatu dira gainerako jokalariekin, sailkapeneko posizio txukunak lortu dituzte denak, eta garrantzitsuagoa dena, xake ona garatu dute goizean zehar. Zorionak guztioi!!!! !

  • SUB10

10 urte azpiko kategorian azken momentura arte ezin izan dugu jakin nor zen irabazlea. Gure “TXIKIGORKA”k zirudien gaurko txapelketa irabazteko hautagaia, baina Martintxoko “lucamartinezrubio” jokalariak partida bat irabazi dio, eta txapelketa zirraragarria jarri da oso. Danielpro ere txapelketa handia egiten ari zen, baina, elkarren segidako bi porroten ondoren atsedenaldi txiki bat hartu du, tamalez, atsedenaldi horrek ez dio lagundu, gainerako partidak porrotzat hartu baititu. Horietako hiru txapelketa handia egin duen “Ara-xakea” gaurko txapeldunaren aurka, zein txalpeketa osoan bi porrot bakarrik izan ditu. Nick horren azpian dugu Ara Aleksanyan, xakeko Club Calahorranoko errusiar jatorriko jokalari trebea. Zorionak!

 
  • SUB12

12 urte azpiko kategorian  ere oso lehiaketa estua izan dugu. Jokalari trebe hauek emozio handia ematen diote, eta oso lehiaketa oso entretenigarria egiten dute. “franciscoiravedra08” gaurko txapelketa irabazteko faborito gisa agertu zaigu, baina konexio-akats batek bere ratxa, eten dio, eta “IkErFoRt” aurreratu egiten dio azkenean. Horrela, gure taldeko Iker Tafall etorkizun handiko gazteak txapelketa irabazi du. Lan handia! Borrokatuz eta lan eginez amaiera arte, zoriak irri egin dio, baina, meritua, ez baitu inoiz amore eman eta partida bakoitza borrokatu baititu. Zorionak!

 
  • SUB14

14 urtez behekoen kategorian ikusi dugu lehiaketa hau irabazteko ez dela ez galtzearekin nahikoa, ahalik eta partida gehien jokatzen saiatu behar da. “Daniel_G_F”k ez du partidarik galdu, baina zortzi garaipenak ez zaizkio nahikoa izan xapeldun ateratzeko, “Juanill”ek hamar partida jokatu eta bere jarraitzaileak baino garaipen bat gehiago lortu baitu. Juan Gómez Pastranak, Club Promesa de Valladolid taldeko jokalariak, lortu du podiumeko kaxoirik gorena. Lau edizio hauetan jokalari bat bakarrik izan da txapeldun geratzeko balentria errepikatzeko gai, Juan izango ote da hori berdintzeko gai? Datorren astean ikusiko duzu!

 
Taula honetan lau edizio hauetako palmaersa ematen dizuegu. Zer gertatuko da hurrengoan? Zuen zain gaude!
 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

2 erantzun “Lehenik Eskerrak santurtziko xake klubari bidalitako zorion bideo ederragatik. eskerrik asko! Bestetik Berri tristea, batalla por equipos AjedrezVasco txapelketa bertan behera geratu da (momentuz). Arestian hitz eman bezala, jarraian, igandean burutuko den Vº Open Escolar txapelketarako loturak emAten dizkizuegu. eta bide batez, atzo burututako laugarren edizioan gertatutako gogoratzen dizuegu, bertan gure taldekideen artean Iker Tafallek Sub12an lortutako garaipena da emaitzik aipagarriena. Zorionak!!! Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s