Ostiralero bezala Euskadiko taldean gure klubeko ordezkaritza zabalarekin Batalla por Equipos LA LIGA DE CCAA 1ª DIV. jokatu da eta Euskadik hirugarren postua lortu du. Eta bihar EH-4 gure txapelketaren edizio berria izango dugu Kantabriako, Andorrako eta Israelgo talde berriekin. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

 

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

LA LIGA DE CCAA 1ª Div. Taldekako bataila

Gaur arratsaldean 20:15etik aurrera Lichess-en Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa honen laugarren edizioa jokatu da non 496 jokalari bildu dira eta Euskal Herriko taldeak oso txukun egin eta gero 3. postua lortu du, bertako jokalai onena gure taldkeo Martin Krug izan dela. Lehen postua Vlaenziak lortu du eta bigarrena Andaluziak. Txapelketaren informazio osoa: hemen.

Larunbata arratsaldean 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen.  hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea,  Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Kolombiako Club Deporte Mental taldea, Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Grup d’Escacs Valls d’Andorra Andorrako taldea  eta Israelgo Jeruchess xake taldea. Txapelketako lotura hemen.

Jarraina datorren igandean jokatuko den V OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) loturak

Hau ez da geldituko zuek guztiok posible egiten duzuen bitartean. Hori dela eta, astebete bat gehiago, datorren igandean elkartuko gara toki desberdinetako haurren aurka xakean jolasten . Txapelketako palmaresa ikusita, argi dago leku guztietako jendea ari dela jolasten. Aste honetan aurpegi berriak ezagutuko ditugu? Baietz espero dugu!

Igandean, ordu berean, zuen zain egongo gara pasahitz berarekin (xakea). Hona hemen aste honetako txapelketen estekak.

 

Atzo burututako IV OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketako oihartzuna

 

Beste igande bat txikienek erantzun diote deiari, eta igande goizetako txapelketa zoragarri hau jokatzera elkartu dira berrioro ere bai. Datorren astean berriz ere zain izango gaituzue. Ez ahaztu, bihar agertuko dira blog honetako esteka berriak, izena eman dezazuen. Zuen zain egongo gara!

Gure klubak ordezkaritza izan du katogoria guztietan. Eta gure neska-mutikoak (Hodei, Jurgi, Iker, Gorka, Danel, Goretti, Martxel, Ander, Ekhi, Telmo, Manex, Jon eta Aritz) oso maila onean lehiatu dira gainerako jokalariekin, sailkapeneko posizio txukunak lortu dituzte denak, eta garrantzitsuagoa dena, xake ona garatu dute goizean zehar. Zorionak guztioi!!!! !

  • SUB10

10 urte azpiko kategorian azken momentura arte ezin izan dugu jakin nor zen irabazlea. Gure “TXIKIGORKA”k zirudien gaurko txapelketa irabazteko hautagaia, baina Martintxoko “lucamartinezrubio” jokalariak partida bat irabazi dio, eta txapelketa zirraragarria jarri da oso. Danielpro ere txapelketa handia egiten ari zen, baina, elkarren segidako bi porroten ondoren atsedenaldi txiki bat hartu du, tamalez, atsedenaldi horrek ez dio lagundu, gainerako partidak porrotzat hartu baititu. Horietako hiru txapelketa handia egin duen “Ara-xakea” gaurko txapeldunaren aurka, zein txalpeketa osoan bi porrot bakarrik izan ditu. Nick horren azpian dugu Ara Aleksanyan, xakeko Club Calahorranoko errusiar jatorriko jokalari trebea. Zorionak!

 
  • SUB12

12 urte azpiko kategorian  ere oso lehiaketa estua izan dugu. Jokalari trebe hauek emozio handia ematen diote, eta oso lehiaketa oso entretenigarria egiten dute. “franciscoiravedra08” gaurko txapelketa irabazteko faborito gisa agertu zaigu, baina konexio-akats batek bere ratxa, eten dio, eta “IkErFoRt” aurreratu egiten dio azkenean. Horrela, gure taldeko Iker Tafall etorkizun handiko gazteak txapelketa irabazi du. Lan handia! Borrokatuz eta lan eginez amaiera arte, zoriak irri egin dio, baina, meritua, ez baitu inoiz amore eman eta partida bakoitza borrokatu baititu. Zorionak!

 
  • SUB14

14 urtez behekoen kategorian ikusi dugu lehiaketa hau irabazteko ez dela ez galtzearekin nahikoa, ahalik eta partida gehien jokatzen saiatu behar da. “Daniel_G_F”k ez du partidarik galdu, baina zortzi garaipenak ez zaizkio nahikoa izan xapeldun ateratzeko, “Juanill”ek hamar partida jokatu eta bere jarraitzaileak baino garaipen bat gehiago lortu baitu. Juan Gómez Pastranak, Club Promesa de Valladolid taldeko jokalariak, lortu du podiumeko kaxoirik gorena. Lau edizio hauetan jokalari bat bakarrik izan da txapeldun geratzeko balentria errepikatzeko gai, Juan izango ote da hori berdintzeko gai? Datorren astean ikusiko duzu!

 
Taula honetan lau edizio hauetako palmaersa ematen dizuegu. Zer gertatuko da hurrengoan? Zuen zain gaude!
 

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

4 erantzun “Ostiralero bezala Euskadiko taldean gure klubeko ordezkaritza zabalarekin Batalla por Equipos LA LIGA DE CCAA 1ª DIV. jokatu da eta Euskadik hirugarren postua lortu du. Eta bihar EH-4 gure txapelketaren edizio berria izango dugu Kantabriako, Andorrako eta Israelgo talde berriekin. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s