Asteazkeneko klasearen ondorengo lichesseko txapelketaren emaitza Eta AjedrezVasco-ko tematiko berri bat: Ingelesa itxia. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

 

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gure Xake Eskolako Ekintzak Gaur

Gaur asteazkeneko taldeak Skype bidez klasea jaso ondoren, gure Xake Eskolako ikasleentzat beste txapelketa bat antolatu dugu Lichess-en (informazio osoa hemen). Gaurkoan itxian burutu dugu, klasean ikasitakoa lantzeko. Zorionak guztioi!

 

 

Igandean burutuko den VI OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketarako loturak hemen dituzue. Animatu!!!

 

“YOMEQUEDOENCASA” txapelketaren bigarren edizioa

Igande arratsaldean txapelketa honen edizio berria abian jarri genuen.  Kontagailuak berrabiatu ditugu, eta igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau martxan mantentzen saiatuko gara, zuen laguntzarekin.

2yocasacompleto

Igandean gure taldeko parte hartzearekin, hauxe izan zen podiuma, bertako puntu gorenean berriz Aritz Morente kokatu zela. Txapelketako informazio osoa: https://lichess.org/tournament/NLgTKEht

Hona hemen oinarrizko informazioa:

  • Eguna: hurrengo igandeetan.
  • Ordua: 18:30etik 20:00etara
  • Lekua: lichess
  • Datorren igandeko esteka: https://lichess.org/tournament/8TPwZoqd
  • Puntuatzeko modua: astean 50 puntu lortu ahal izango dira gehienez. 25, sailkapenaren arabera ematen dira, eta beste 25, lortutako puntuen arabera. Aste bakoitzeko txapeldunari 50 puntu emango zaizkio.

Izen eman. Zuen zain gaude!

 

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

One thought on “Asteazkeneko klasearen ondorengo lichesseko txapelketaren emaitza Eta AjedrezVasco-ko tematiko berri bat: Ingelesa itxia. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s