Gaur bi txapelketa animatu. AjedrezVascoko tematiko Grand Prixarekin eta LA LIGA DE CCAA 1ª Div. V. Taldekako bataila. Eta bihar EH-4ko taldekideak finkatuta ditugu jada. Eta gogoratu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Batalla AjedrezVascori amaiera eman eta gero banakako txapelketa tematikoak. Gaurkoan Grand Prix!!!!

COVID-19arengatik konfinamenduaren azken sei asteetan, Gerardo Fernándezek antolatutako astelehenetik ostiralera, euskal klub/taldeen lehiaketa jokatu da: Batalla por equipos AJEDREZVASCO Taldekako txapelketa Lichess.org-en. Horri amaiera eman eta gero, Gerado lagunak banakako txapelketa tematiko interesgarria abian jarri zuen duela bi aste: Gaurkoan Grand Prix izan da abiapuntua. Txapelketaren informazioa: hemen.

LA LIGA DE CCAA 1ª Div. V. Taldekako bataila

Gaur arratsaldean 20:15etik aurrera Lichess-en Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa honen bosgarren edizioa jokatu da non 356 jokalari bildu dira eta Euskal Herriko taldeak oso txukun egin eta gero 5. postua lortu du, bertako jokalari onenenen zerrendan gure taldeko Martin Krug bigarren izan dela. Lehen postua  Asturias-ek lortu du, bigarrena postua Andaluziak eta hirugarrena Valentziak lortu du. Txapelketaren informazio osoa: hemen.

 

Igandean burutuko den VI OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketarako loturak hemen dituzue. Animatu!!!

 

“YOMEQUEDOENCASA” txapelketaren bigarren edizioa

Igande arratsaldean txapelketa honen edizio berria abian jarri genuen.  Kontagailuak berrabiatu ditugu, eta igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau martxan mantentzen saiatuko gara, zuen laguntzarekin.

Igandean gure taldeko parte hartzearekin, hauxe izan zen podiuma, bertako puntu gorenean berriz Aritz Morente kokatu zela. Txapelketako informazio osoa: https://lichess.org/tournament/NLgTKEht

Hona hemen oinarrizko informazioa:

  • Eguna: hurrengo igandeetan.
  • Ordua: 18:30etik 20:00etara
  • Lekua: lichess
  • Datorren igandeko esteka: https://lichess.org/tournament/8TPwZoqd
  • Puntuatzeko modua: astean 50 puntu lortu ahal izango dira gehienez. 25, sailkapenaren arabera ematen dira, eta beste 25, lortutako puntuen arabera. Aste bakoitzeko txapeldunari 50 puntu emango zaizkio.

Izen eman. Zuen zain gaude!

 

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s