Gaur burututako VI Open Escolar txapelketako eta 2. Yomequedoencasa 11. AsteA txapelketako emaitzak. Bietan Hondarribia marlaxkako parte hartze zabala, irabazleei eta bertan parte hartu duten guztiei. Zorionak!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gure klubak ordezkaritza izan du kategoria guztietan. Eta gure neska-mutikoak (Hodei, Jurgi, Iker, Gorka, Danel, Goretti, Martxel, Ander, Ekhi, Telmo, Manex, Jon eta Aritz) oso maila onean lehiatu dira gainerako jokalariekin, sailkapeneko posizio txukunak lortu dituzte denak, eta garrantzitsuagoa dena, xake ona garatu dute goizean zehar. Zorionak guztioi!!!! !

  • SUB 10

Sub10 kategorian, aurreko asteko txapelduna izandugu berriro. Daniel Odriozola (DANIODRI) Gros Xake Taldeko etorkizun handiko gazteak ez die aukerarik eman gaurko txapalketa kideei eta seigarren edizio honetan gailendu da. Zorionak!

  • SUB12

12 urtez behekoen kategorian, Zaragozako Agrupación Artística Aragonesa taldeko Catalin Conon (slk92),aurreko asteko txapelduna, garu ere txapela lortu du. Oraingoan bere kategorian irabazi du, eta, gainera, oso gertu geratu da 14. azpikoan ere irabazteko balentria lortzetik. Bejon dizula! Oraingoz, inork ez du lortu bi kategoriaezberdinetan egun berean irabaztea, datorren astean gertatuko ote?

  • SUB14

14 urte azpiko kategorian, Martintxo Xake Taldeko Ibon Domínguez (juegosIbon) jokalaria indara handiz bueltatu da berriro. Zenbait astez txpaketako buruatik urrun egon da gero. Baina, idar askorekin bueltatu da eta bera dugu, Open Escolar honetan txapel gehien lortu dituen jokalaria. Zorionak! Hainbat lehiakide ditu atzetik, baina ziur gaude berriro bere onena emango duela, eta bere palmaresa gizentzen jarraituko duela.

 

Eta bihar VI OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) loturak emango dizkizuegu. Adi egon!!!

 
 

 

“YOMEQUEDOENCASA” txapelketaren 2. edizioa.11. Astea.

Arratsalde honetan txapelketa honen edizio berriaren bigarren txapelketa jokatu dugu. Igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau martxan mantentzen saiatuko gara, zuen laguntzarekin.

Gaurkoan gure taldeko parte hartzearekin, hauxe izan da podiuma, bertako puntu gorenean berriz Aritz Morante berriz izan dugu. Zorionak Maisu!. Txapelketako informazio osoa: https://lichess.org/tournament/8TPwZoqd

Hona hemen oinarrizko informazioa:

semana 11 completo.jpeg
 
  • Puntuatzeko modua: astean 50 puntu lortu ahal izango dira gehienez. 25, sailkapenaren arabera ematen dira, eta beste 25, lortutako puntuen arabera. Aste bakoitzeko txapeldunari 50 puntu emango zaizkio.

Datorren egunetan hurrengo txapelketako lotura emango dizuegu, adi egon! Zuen zain gaude!

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

One thought on “Gaur burututako VI Open Escolar txapelketako eta 2. Yomequedoencasa 11. AsteA txapelketako emaitzak. Bietan Hondarribia marlaxkako parte hartze zabala, irabazleei eta bertan parte hartu duten guztiei. Zorionak!!!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s