1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gure elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta GM Pepep Cuencak eta IM David Martinez “El Divis”-ek Madrildik, Chess24ko esatari handiek Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu dute 40 urte bete ditugulako. Eskerrik asko!!!
Alvaro gure presidenteak dio, urteurrena bazkaria egiterik dugunean etortzen bazarete, gertaera hori kontatuko digula!!!
Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoaren partez osasuna eta indarra!
Eta igandean VII OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketa burutuko da. Hitz eman bezala loturak hemen.
Beste aste batez hemen gaude, irmo. Hau ez da gelditzen! Datorren igandean, berriz ere zain egongo gara xake-tarte handi bat igarotzeko eta jende berria ezagutzen jarraitzeko. Nondik izango dira txapeldun hauek? Itxaron egin beharko dugu haiek ezagutzeko. Igandean elkar ikusiko dugu!
Gogoratu, ordu berean, pasahitz bera (xakea) erabiliz izen eman dezakezuela.
Anima zaitezte!!!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Asteazkeneko klasearen ondorengo lichesseko txapelketaren emaitza Eta AjedrezVasco-ko tematiko berri bat: Errege Indiaren Samisch bariantea”