1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gure elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta El Fo-k (GM David Lariño Nieto), xake nazionaleko jokalari onenetako eta talentu handienetakoak, Hondarribia Marlaxka zoriondu digu 40. urteurrenagatik.
Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoaren partez, Eskerrik asko, Maisu!
Datorren larunbata arratsaldeko 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen. hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Israelgo Jeruchess xake taldea eta azkenein Argentinao Ajedrez Villa Mercedes taldea. Txapelketako lotura hemen.
Eta igandean VII OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketa burutuko da. Loturak hemen.
Gogoratu, ordu berean, pasahitz bera (xakea) erabiliz izen eman dezakezuela.
Anima zaitezte!!!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
3 erantzun “Gaur bi txapelketa animatu. AjedrezVascoko tematiko Defentsa Modernoarekin eta IIIª LIGA DE CCAA 1ª Div. Taldekako bataila nn Euskdik 2. postua lortu duen. Eta gogoratu bihar EH-4ko taldekideak finkatuta ditugu jada eta igandeko Open Escolar txapelketarako izen ematea irekia dago.” sarreran