1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gure elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta El Fo-k (GM David Lariño Nieto), xake nazionaleko jokalari onenetako eta talentu handienetakoak, Hondarribia Marlaxka zoriondu digu 40. urteurrenagatik.
Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoaren partez, Eskerrik asko, Maisu!
Beste larunbat arratsaldean EH-4ko txapelketa animatua izango dugu
Maiatzaren 30 honetan, larunbata, arratsaldeko 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatu da Lichessen. Hauetaz gain, gonbidatu, Jaengo Marmolejoko Dama Morena taldea, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea, Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Kolonbiako Israelgo Jeruchess xake taldea eta azkenein Argentinao Ajedrez Villa Mercedes taldea.Txapelketako 70 mintutuak jokatu ondoren garaile, merezimendu osoz Israelgo taldea izan da . Zorionak Jeruchess Club taldea!!!!
Txapelketako lotura https://lichess.org/tournament/FTcRLZy6
Gure elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta GM Pepep Cuencak eta IM David Martinez “El Divis”-ek Madrildik, Chess24ko esatari handiek Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu dute 40 urte bete ditugulako. Eskerrik asko!!!
Alvaro gure presidenteak dio, urteurrena bazkaria egiterik dugunean etortzen bazarete, gertaera hori kontatuko digula!!!
Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoaren partez osasuna eta indarra!
Eta igandean VII OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketa burutuko da. Loturak hemen.
Gogoratu, ordu berean, pasahitz bera (xakea) erabiliz izen eman dezakezuela.
Anima zaitezte!!!
Eta arratsaldean “YOMEQUEDOENCASA” txapelketaren 2. edizioa. 12. Astea.
Bihar arratsaldean txapelketa honen edizio berriaren hirugarre txapelketa jokatuko dugu. Igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau martxan mantentzen saiatuko gara, zuen laguntzarekin.
Sailkapena egun horral dago:

Zuen zain gaude!
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Gaur EH-4 txapelketa animatua, bertan Israelgo Jeruchess Club Taldea Txapeldun. Zorionak!!! . Eta gogoratu bihar goizean VIIº Open Escolar txapelketa izango dugula eta arratsaldean Yomequedoencasako 12. asteko txapelketa. Animatu!!!”