Gaur EH-4 txapelketa animatua, bertan Israelgo Jeruchess Club Taldea Txapeldun. Zorionak!!! . Eta gogoratu bihar goizean VIIIº Open Escolar txapelketa izango dugula eta arratsaldean Yomequedoencasako 13. asteko txapelketa. Animatu!!!

 

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NiEtxeanGelditukoNaiz

Gure klubak 40 urte bete ditu aurten, eta GM Miguel Illescas Córdoba-k, Espainiako xakearen historiako handienetakoa Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du, 40 urte bete ditugulako.

Besarkada handi bat, Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoarena!

 

Beste larunbat arratsaldean EH-4ko txapelketa animatua izango dugu

Gaur arratsaldean 18:30ean EH-4 txapelketa internazionaleena jokatu da Lichess-en. 4 kontinenteetako ordezkariekin. Anaitasun txapelketa honetan gaur Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeaz gain, gonbidatu, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea,  Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Israelgo Jeruchess xake taldea, Argentinako Ajedrez Villa Mercedes taldea eta aste honetako berritasunak: A Coruñako (Galicia ) XDM Escola CIDU  taldea eta Francistowneko (Botsuana)  Francistown School of Chess. Azkenean 108 jokalarik parte hartu dute ondorengo banakapenarekin: Martintxo (8), Santurtzi (9), Oberena(9), Salauris (15), Villa Mercedes (15), Piélagos (9), XMD (11), Jeruchess (7), Francistown (14) eta Hondarribia Marlaxka (11). Lehia gogorraren ondoren, nahiz eta txapelketa osoan zehar lider Salauris izan dugun, txapelketa amaiera itzelaren ondoren, Israelgo Jeruchess taldeak txapela lortu du berriro. Gogoan izan, amaierako emaitzak direnak direla, txapelketa honetan xakea eta adiskidetasuna direla garaile. Zorionak guztioi!

Txapelketako lotura https://lichess.org/tournament/qzGarQPE

 

Bihar goizean 8º OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14)  izanog dugu, hemen estekak, Animatu!!!!

Eta arratsaldean “YOMEQUEDOENCASA” txapelketaren 2. edizioa. 13. Astea.

Bihar arratsaldean txapelketa honen edizio berriaren hirugarre txapelketa jokatuko dugu. Igandeko arratsaldearen zati bat hartzen duen txapelketa hau martxan mantentzen saiatuko gara, zuen laguntzarekin.

Sailkapena egun horral dago:

 
Zuen zain gaude!

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

One thought on “Gaur EH-4 txapelketa animatua, bertan Israelgo Jeruchess Club Taldea Txapeldun. Zorionak!!! . Eta gogoratu bihar goizean VIIIº Open Escolar txapelketa izango dugula eta arratsaldean Yomequedoencasako 13. asteko txapelketa. Animatu!!!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s