1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Gure klubak 40 urte bete ditu aurten, eta GM Miguel Illescas Córdoba-k, Espainiako xakearen historiako handienetakoa Hondarribia Marlaxka Xake Kluba zoriondu du, 40 urte bete ditugulako.
Besarkada handi bat, Hondarribia Marlaxka xake-kluba osatzen dugun familia osoarena!
Gure Xake Eskolako Ekintzak Gaur
Gaur astearteko taldeak Skype bidez klasea jaso ondoren, gure Xake Eskolako ikasleentzat beste txapelketa bat antolatu dugu klasean ikasitakoa lantzeko Lichess-en (informazio osoa hemen). Martintxoko lagun bat bisitan etorri zaigu eta azkenean berak lortu du txapela. Zorionak guztioi!
Jarraian datorren igandean burutuko den IXº OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketako estekak, Animatu!!!!
Beste astebete pasatuko dugu kategoriakako eskola-txapelketekin. Zortzi aste daramatzagu elkarrekin! Nork esango zigun? Hamargarrena burutuko al dugu? Gu ez gara gelditzen zuek egiten ez duzuen bitartean. Beraz, hemen dituzue aste honetako estekak. Gogoratu: ordu berean, pasahitz bera (xakea). Zuen zain gaude!
Hemen duzue edizio guztien pañamaresa.
PARTE HARTZEKO
Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!
One thought on “Astearteko klasearen ondorengo lichesseko txapelketaren emaitza Eta datorren igandeko IXº OPEN ESCOLAR txapelketaren estekak. animatu!!!”