Vº LIGA DE CCAA 1ª Div. Taldekako bataila non Euskadik 1. postua lortu duen. Eta gogoratu bihar, edizio guztientan internazionaleena izan zen EH-4 txapelketa errepikatuko dugu bihar. eta igandeko iXº Open Escolar (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketarako izen ematea irekia dago, animatu!!!

1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Vª LIGA DE CCAA 1ª Div. Taldekako bataila

Gaur arratsaldean 20:15etik aurrera Lichess-en Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa honen bosgarren edizioa jokatu da non 260 jokalari bildu dira eta Marlaxkako parte hartzea izan duen Euskal Herriko taldeak oso txukun egin eta gero 1. postua lortu du. Bigarren postua Valentziak lortu du eta hirugarrena Andaluziak. https://lichess.org/tournament/4aujWT6R

Datorren larunbata arratsaldean, ekinak 13, 18:30ean Martintxo Xake Taldea (Gasteiz), Santurtzi Xake Taldea, Oberena (Iruñea) eta Hondarribia Marlaxka taldeen arteko anaitasun txapelketa jokatuko da Lichessen.  hauetaz gain, gonbidatu, Salou Chess Club (eta bere xake eskola den Club Escola D’escacs Salou – Tarragona) taldea,  Pielagoseko Xake taldea (Kantabria), Israelgo Jeruchess xake taldea, Argentinako Ajedrez Villa Mercedes taldea, Coruñako (Galicia ) XDM Escola CIDU  taldea eta Francistowneko (Botsuana)  Francistown School of Chess. Gure edizio internazionalena errepikatuz. Txapelketako lotura https://lichess.org/tournament/CDR6aQzw

Eta gogoratu badituzuela datorren igandean burutuko den IXº OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14)  txapelketako estekak, Animatu!!!!

PARTE HARTZEKO

Konfinamendua dirauen bitartean gure Xake Eskolako xake ekintza hauek abian jarriko ditugu, arratsaldean xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Animatu!

Atzo arratsaldean, osteguneko klasearen ondoren, Viktor Moskalenko GMk aldi bereko saio bat jokatu zuen gure klubeko  31 jokalarien aurka, gure klubaren 40. urteurrena opari moduan. Gure xake eskolako 2019-2020 ikasturterako itxiera bikaina. Eskerrik asko opari bikain honengatik Maisu!!!

Atzo arratsaldean, ostegunetako ikasle-taldeko Skypek eskolak eman ondoren, ez genuen gure ohiko ikasle-txapelketarik izan; izan ere, atzo aurreratu genuen bezala, Skypez lagun handi bat bisitatu gintuen, GM Viktor Moskalenko , xake-entrenatzaile eta idazle ospetsua, eta Skypek berak antolatutako gure kluberako, 31 lagunen kontrako aldibereko xake partida  saioa antolatu zigun oparitan. Informazio guztia hemen. Mila esker, maisua!!! !

Azkenean sesioa 18:20an hasi eta 20:30ean amaitu zen. Partida guztietan gogor borrokatu ondoren, Maisu Handiak 22 garaipen lortu zituen, gehienetan erremate bikainarekin, 6 berdinketa, eta hiru partidatan amore eman zuen.

Gure klubak maisuari eskerrak eman behar dizkiogu berriz, aldi bereko jarduera antolatu eta partidak jokatzeaz gain, Skypek guztiontzat jokatu ziuten partidei buruz hitz egiten aritu baitzen. Luxua guztiontzat. Eta Moskalenkok berak hasieran esan zuenez, gure Marlaxkako  Espirituaren ildotik, “gaur arratsaldean ez du inork galdu, denok irabazi dugu, batez ere xakea eta adiskidetasuna“. Zorionak guztioi!

GORORATU

Martxoaren 12tik Hondarribiako Udalak eta gainerako autoritateek hartutako erabakiak lasaitasunez, errespetuz eta koherentziaz onartuz, abisu berri bat izan arte, klubaren jarduera presentziala bertan behera geratu zela.

Baina, gure klubak online Bidasoko eskualde guztiarentzat lanean jarraitzen duela!

Animatu zaitez!

-Batzorde Zuzentzailea-

Itxita05

2 erantzun “Vº LIGA DE CCAA 1ª Div. Taldekako bataila non Euskadik 1. postua lortu duen. Eta gogoratu bihar, edizio guztientan internazionaleena izan zen EH-4 txapelketa errepikatuko dugu bihar. eta igandeko iXº Open Escolar (SUB10, SUB12, SUB14) txapelketarako izen ematea irekia dago, animatu!!!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s